Eu

Berrikertu programak 1.750.000 € bideratuko ditu Euskadin ikertzaileak kontratatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-11-28)

2017.eko azaroak 28

Gobernu Kontseiluak Berrikertu Programa - Euskadin ikertzaileak kontratatzeko laguntza-deialdia onetsi du; 1.750.000 € bideratuko ditu. 

Berrikertu laguntza-programa horren erakunde onuradunak honako hauek izango dira:

  • Enpresak (handiak edo ETEak)
  • Enpresa-elkarteak
  • Zientzia eta Teknologia Euskal Sareko Agenteak - ZTBES, Ikerketa Kooperatiboko Zentroko, Zentro Teknologikoko eta Enpresetako I+G unitateetako kategorietan. 

Laguntza horiek bat datoz 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin, ZTBPrekin; espezializazio adimentsuan oinarritzen da, eta Eusko Jaurlaritzak datozen urteotan I+G+b politikak garatzeko duen programazio-tresna da. 

Talentu ikertzailea dela eta, Planak, besteak beste, honako lan-ildo hauek ditu:

       •  Enpresa-sarera ikertzaileak sartzea.

       •  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen eta enpresen artean ezagutzaren transferentzia sustatzea.

       •  Zientzia- eta teknologia-eremuan genero-arraila murriztea eta, horretarako, aukera-berdintasuna, eskubideak eta erantzukizunak sustatzea. 

Helburu horiek lortzen laguntzeko, Berrikertu programa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak euskal enpresetan eta ZTBESko agenteetan giza kapital ikertzailea sartuz I+G jarduera bultzatzen laguntzeko baliatzen duen tresna da. 

Laguntza horiek tramitatzeko informazioa egoitza elektronikoan dago eskuragarri:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/  (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/  (euskara) 

Espedientera eta eskabidearen ondoko tramiteetara jotzeko, kanal elektronikoa baliatuko da, honako helbide hauen bidez:

http://www.euskadi.eus/misgestiones

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/ 

Eskabidea aurkezteko azken eguna 2018ko urtarrilaren 25a izango da, 12:00etan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko