Berriak Segurtasuna
Eu

Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza-ekintzen balantzea egin du

2017.eko azaroak 28

Lantaldeek egindako lanaren berri eman da bileran 

  

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga buru dela, gaur elkartu da Polizia eta Larrialdietako Akademiaren Arkauteko egoitzan Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea, eta, besteak beste, udaltzaingoetako agenteen hautaketa-prozesu bateratuari, EUDELekin duen hitzarmenari eta polizia-lankidetzarako Segurtasun Sailaren eta udalen arteko oinarrizko lankidetza-hitzarmenari buruzko informazioa eman du. Bileran izan dira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartzia; Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo; Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendari Eugenio Artetxe; Segurtasuneko zinegotziak,  Carlos Zapatero (Gasteiz) eta Martín Ibabe (Donostia); eta Eudelen izenean, Mungiako alkate Ager Izagirre, Erandioko alkate Joseba Goikuria, Laudioko alkate Natxo Urkixo eta Amurrioko zinegotzi Alberto Artetxe; eta sindikatuak ordezkatuz ELAko Roland Estebanez.

 

Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen bileran ekipamenduekin, berdintasunarekin, informatika eta telekomunikazioekin, eta hautaketa eta prestakuntzarekin zerikusia duten gaiez arduratzen diren lantaldeek egindako lanaren berri eman da, eta aztergai izan dira, besteak beste, EUDELekin duen hitzarmena eta polizien arteko lankidetzarako Segurtasun Sailak eta udalek sinatutako oinarrizko hitzarmena ere, Eudelek onartu zuena eta Gobernu Bilerara eramatekoa dena.  Polizia prozeduretan eta eginbideetan egindako azken lege-erreformak ere azaldu dira bileran, bai eta herritarren segurtasunaren arloko zigor-araubidea ezartzeko interpretazio-irizpideak eta jardunbide egokiak ere.

Bestalde, erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioarteko terrorismoaren esparruko poliziaren koordinazioaren balantzea ere egin da batzordean, bai eta tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen eta jarduera-plan bateratuen balantzea ere. Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko elkarlanaren arloan Segurtasun Sailak eta udalek sinatutako lankidetza-hitzarmenen bilakaera ere aztertu da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2017.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    La Comisión de Coordinación de Policías Locales hace balance de las actuaciones de colaboración entre Ertzaintza... https://t.co/iSEjmJYKRs

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak