
Gobernu Kontseiluak enpresentzako dirulaguntzak onartu ditu berdintasun diagnosi eta planak egin ditzaten (Gobernu Bilera 2017-11-28)
Gobernu Kontseiluak 80.000 euroko diru-laguntza onartu du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bidez enpresek 2018. urtean emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta planak egin ditzaten.
Diru-laguntza hauek enpresek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten zuzenduak daude. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
Diru-laguntzak erakundeei beren lehen pausoetan laguntzea du xede, enpresaren barruan berdintasuna sustatuko duen kultura bat txertatzen laguntzeko beren lehen berdintasun-diagnostiko eta -planak diseinatzen hastean, plan eta programa horiek diseinatzean beharko dituzten baliabide materialez, ekonomikoez eta giza baliabideez hornituz.
-
-
2017.eko azaroak 28
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El Consejo de Gobierno aprueba ayudas a empresas para realizar diagnósticos y planes de #igualdad ➡ https://t.co/a5N2meICUI -
2017.eko azaroak 28
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El Consejo de Gobierno aprueba ayudas a empresas para realizar diagnósticos y planes de #igualdad ➡ https://t.co/a5N2meICUI