Berriak Lehendakaritza
Eu

Begirak komunikabide eta agentzien sare bat bultzatuko du kode deontologikoa ezartzeko

2017.eko azaroak 28

Komunikazio eta publizitate ez sexistarako Begira batzordea bildu da gaur goizean Emakunden, Zuriñe Elordi, Emakundeko idazkari nagusiaren zuzendaritzapean. Jorratu diren gaien artean, agentzia eta komunikabideen arteko sare bat bultzatzea izan da, iaz sinatu zuten kode deontologikoa ezartzeko. Azken urteetan agentzia eta medioekin batera egin den lanaren ondoren, Emakundek etorkizunean ere aurrera egingo du komunikabide eta publizitate agentziekin lanean, eta hurrengo pausoa, orain arteko elkarlanaren balorazio ona ikusita, izango da kodea sinatu duten agentzia eta komunikabideekin topagune bat sortzea, sare bat sortzea, bertan kodea ezartzeko estrategiak eta esperientziak elkarbanatzeko. Bestalde, 2018ko plana ere onartu du batzordeak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak