Berriak Lehendakaritza
Eu

“Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea” sortu da, ikertu, ebaluatu eta Eusko Legebiltzarra zein Jaurlaritza gaiaren inguruan aholkatutzeko

2017.eko azaroak 29
  • Aholku-organo kolegiatu honek etengabeko harremana izango du zuzenbidea ikertu, aztertu eta lantzeko institutu eta erakundeekin, esperientzien trukatzea eta jardute egokien erabilera sustatu eta errazteko xedearekin
  • Josu Erkoreka da batzordearen burua. Batzordekideek, hogeita hamar inguru, euskal zuzenbide zibilaren arloan lan egiten duten erakunde profesional, instituzional eta akademiko ezberdinak ordezkatzen dituzte eta ez dute inolako ordainsari ekonomikorik jasoko 

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekarekin batera, zuzendu du, gaur arratsaldean, “Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea” osatzeko bilera. Organo honen jatorria da Eusko Legebiltzarrak 2015eko uztailaren 25ean aho batez onartu zuen uztailaren 25eko 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.   

“Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea" izaera kolegiatua duen aholku-organo gisa jaio da, euskal zuzenbide zibila ikertu, ebaluatu eta bere garapena sustatzeko, legeak aldatzeko beharren inguruan informatzeko, proposamenak, aldaketak eta berrikuntzak planteatzeko, eztabaida eta solasaldi profesionala bultzatzeko eta Legebiltzar zein Jaurlaritza gaiaren inguruan aholkatzeko. 

Organo berri honen egoitza Gasteizen dago, eta une honetan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mende dago organikoki. Gizartearen parte-hartzera irekita egongo da eta etengabeko harremana izango du zuzenbidea ikertu, aztertu eta lantzeko institutu eta erakundeekin, esperientzien trukatzea eta jardute egokien erabilera sustatu eta errazteko xedearekin. Lankidetzak sustatuko ditu Estatu mailako zein nazioarteko aholku-organo eta batzorde kodetzaile espezializatu ezberdinekin eta euskal zuzenbide zibilari loturiko Legegintzako Herri-ekimenak sustatu dituzten batzordeekin lan egingo du ere bai. 

EGINKIZUNAK 

Bere helburua da euskal zuzenbide zibila ikertu, ebaluatu eta bere garapena sustatzea, legeak aldatzeko beharraz informatzea, proposamenak, aldaketak eta berrikuntzak egitea,  gaiaren inguruko aholkularitza ematea Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari, eztabaida profesionala bultzatzea, e.a.

Batzorde berriaren eginkizunak bere estatutuetan zehaztuta daude, 5 lan-arlotan bilduta:

  • Jaurlaritza zein Legebiltzarra euskal zuzenbide zibilaren inguruan aholkatzea.
  • Indarreko zuzenbidea aztertzea eta ikertzea eta, gehienbat, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten Lurralde Historikoetako zuzenbide zibila, forala eta berezia, idatzia edo ohiturazkoa.
  • Estatu mailako eta Europako arau-markoa arretaz jarraitzea eta ebaluatzea. Horrela, Estatu mailan edo Europan onarturiko arauen ondorioz gerta litezkeen aldaketez edo eraginez aurretiaz ohartzeko organoa izango da.
  • Zuzentasun teknikoa, lengoaia juridikoaren argitasuna, estiloen batasuna, lengoaia juridiko inklusiboarekiko begirunea, etab., sustatuko ditu.
  • Arautze egokiaren, jardute egokien eta gobernantza egokiaren printzipioak bermatuko ditu arauen ekoizpenari dagokionez. 

EUSKARA JURIDIKOAREN SUSTAPENA 

Batzorde berriak, gainera, euskararen erabilera sustatuko du Euskal Zuzenbide Zibilaren adierazpen hizkuntza legez. Terminologia juridikoa ikertzen, sustatzen eta zabaltzen lagunduko du, Euskaltzaindiarekin, Eusko Legebiltzarrarekin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) eta euskara juridikoaren erabileran aditu diren zenbait eragilerekin lankidetzan.  

OSAERA

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea" osatzen dutenek beren lekua utzi beharko dute ordura arte izan duten kargua utzi bezain pronto eta ez dute inolako prestazio ekonomikorik jasoko beren jardutearen ordainean. 

Batzordeak abokatu, prokuradore, irakasle, epaile, jurista eta jabetzaren erregistratzailez osaturiko hiru funtzionamendu-organo ditu: 

Kideak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak