Eu

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak, gaur, 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak onetsi ditu

2017.eko azaroak 27
  • Baliabideen egituraketa soziosanitarioarekin, koordinazioarekin eta arretarekin, eta prebentzio, ebaluazio eta berrikuntza soziosanitarioarekin lotutako sei lehentasun ezarri dira
  • Esku-hartzeak Euskadiko herritarren, oro har, eta helburu diren kolektiboen, zehazki, behar soziosanitarioei erantzuteko lehentasunez izan beharreko ekintzak aipatzen dira

 

Vitoria-Gasteiz, 2017/11/27

2013-2016 Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Ildo Estrategikoen betearazpen-mailaren balorazio positiboa egin ondoren, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkura gaur batu da, Vitoria-Gasteizen, eta 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak onetsi ditu. Laster aurkeztuko dira.

 

Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko presidentea, Jon Darpón Gobernuko Osasun sailburua, Iñigo Pombo EUDELeko ordezkaria, Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako foru-diputatua eta Marian Olabarrieta Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua izan dira buru, gaur arratsaldean, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan. Topaketan, Lourdes Zurbanobeaskoetxea eta Antonio De la Ricak ere parte hartu dute, Euskadiko koordinatzaile soziosanitarioek.

 Artolazabalek, presidente den aldetik, gaur, “arreta soziosanitarioak egungo testuinguruan duen garrantzia eta lehentasuna” nabarmendu ditu; horretarako, euskal erakundeak “eredu eraginkorra, koordinatua eta jasangarria garatzen ari dira, pertsonan oinarrituta, bere bizi-proiektuaren protagonista gisa”.

 Gaurko topaketan gogorarazi dutenez, aurreko legegintzaldian ikuspegi estrategiko soziosanitarioaren heldutasunean egin zen aurrera. Etapa berri honetan, arreta soziosanitarioan jarduteko esparrua diseinatzen eta zabaltzen lan egingo da, eremurik zehatzenean, eta, horretarako, jarraitu beharreko lehentasun estrategikoak ezarriko dira.

 Zehazki, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak, gaur, sei lehentasun soziosanitario eta proiektu estrategiko onetsi ditu. Lehentasunetan, baliabideen koordinazioa eta egituraketa soziosanitarioa daude, arretaren egituraketa soziosanitarioa eta herritarren parte-hartzea, ebaluazio soziosanitarioa eta berrikuntza soziosanitarioa.

 Orain arte gertatu den bezala, nahiz eta ekintza guztiak euskal herritarrei, oro har, zuzendu, lehentasun estrategikoek Euskadiko arreta soziosanitariorako helburu diren lehentasunezko bost kolektibo ezartzen ditu. Honako hauek dira: desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonak, buruko gaixotasun larria duten pertsonak, bazterketa- eta babesgabetasun-arriskuan dauden pertsonak, behar bereziak dituzten umeak eta behar soziosanitarioak dituzten beste kolektibo batzuk (gaixotasun arraroak, bizitzaren amaiera etab.).

 Ikuspegi estrategiko soziosanitarioa datozen urteetarako dokumentu irekia da eta, aurreko urteetako ikaskuntzaren emaitza gisa, esku-hartzeak lehentasunez helburu izan beharreko lehentasun edo ekintzen forma hartzen du, Euskadiko herritarren, oro har, eta helburu den kolektiboen, zehazki, behar soziosanitarioei erantzuteko.

 Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua autonomia-mailan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskadiko Osasun Sistemaren arteko lankidetza eta koordinazioa antolatzen duen organoa da.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2017.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    El pleno del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria ha aprobado hoy las Prioridades Estratégicas en Atención S... https://t.co/UExH7HYJ4d

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñigo Pombo, Isabel Sánchez Robles, Maite Peña, Marian Olabarrieta, Lourdes Zurbanobeaskoetxea y José Antonio De la Rica