Berriak Lehendakaritza
Eu

MEMORIA PLAZAK GAZTEEN AHOTSA GEHITU DU BARAKALDOKO ERAKUSKETAN

2017.eko azaroak 27

GOGORAren zuzendariak, Aintzane Ezenarrok eta Barakaldoko alkateak Amaia del Campok ireki dute gaur arratsaldean erakusketa ibiltariaren 15. edizioa. 2016ko otsaila ez geroztik martxan den ekimena da hau eta Barakaldon datorren abenduaren 3a arte egongo da zabalik.

Hasiera ekitaldian pasa den azaroaren 10ean Memoria Egunean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela egindako oroimen ekitaldian parte hartu zuten gazteen iritziak jasotzen dituen bideoa ikusi dute bertaratu direnek. Bideoan gazteek gure historia hurbilean gertatutakoa ezagutzeko duten beharraz hitz egiten dute eta honen harira, zenbait eskakizun egiten dizkiete agintariei eta gizartearik, orohar. Gazteok, bere garaian terrorismoaren eta biolentziaren biktimen testigantzak eskoletara eramaten dituen Adi-Adian programan parte hartu zuten neska-mutilak dira.

Bideoa aste osoan ikusgai egongo da erakusketan eta modu honetan, Barakaldoko Memoriaren Plazak gazteak batzen ditu erakusketara eta, euren ahotsaren bidez, agerian jartzen du hurrengo belaunaldiei memoria transmititzeak duen garrantzia.

Aintzane Ezenarrok memoriaren transmisioaz eta horrek duen garrantziaz aritu da bere hitzaldian, terrorismoaren eta biolentziaren biktimek gure herriaren bizikidetzari egiten dioten ekarpena azpimarratuz.

Erakusketa abenduaren 3a arte egongo da zabalik Barakaldoko Herriko Plazan eta kasu honetan, herriko elkarteek bisita-tailerretan parte hartzeko aukera izango dute –aurrez hitzordua eginda-, helburua ahalik eta jende zabalenarengana iristea da.

Beste herrietan bezala, Baraldon ere, Memoria Plaza erakusketak astean zehar goizez, hezkuntza tailerrak egingo ditu DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko.


PARTE-HARTZE DATUAK
Ekimena hasi zenetik -2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz- Memoriaren Plaza 15 herritan egin da, Barakaldo da 16.a eta hauexek datuak: 27.500 lagunek hartu dute parte egin diren 15 erakusketatan eta bertan programatu diren ekitaldietan eta hauetatik 4.100 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.

 

 

 

HELBURUAK
Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuak:

  •  Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  •  Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  •  Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  •  Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.


ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:

  •  Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  •  Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK
Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten eta Sestaon egon da.

Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo alcaldesa de Barakaldo