Elkarlan Sariak
Berriak
qrcode

Virginia Imaz clown eta aktoreak jasoko du 2017 Berdintasunerako Emakunde Saria

2017-11-30

2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria Virginia Imaz Quijera clown eta aktoreak jasoko du kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik. Imazen apirilean jasoko du saria Lehendakariaren eskutik.

 

Emakunde Sariko epaimahaiak  Virginia Imaz Quijera clown eta aktorea saritu du aurten. Epaimahaiak arte eszenikoen bidez berdintasunaren aldeko sentsibilizazioan 30 urtez egindako ekarpena goraipatu du. Epaimahaiaren hitzetan, “arte eszenikoen alorrean aitzindaria eta berritzailea izan da Imaz, etiketen kontra borrokatu du eta pailazo ofizioaren duintasuna eman dio, era honetara, kultur arloko beste hainbat emakumeren erreferente bihurtuz”. Genero eta emakumeen inguruko ikasketetan aditua eta prestatua, feminismoak hausnarketa eta ezaguera behar-beharrezkoak dituela erakutsi du.

Epaimahaiak, honekin batera, umorea gizartearen ispilu bezala erabili duela azpimarratu du, konplazentziarik gabe, baina gaiztakeririk gabe aldi berean. Umorearen bitartez, berdintasuna ideien mundutik emozioen mundua eramateko gai izan da. Eta honekin, emozioaren bitartez, pertsona asko sentsibilizatzea lortu du, lehen pausoa emakume eta gizonen berdintasunaren alde ekiteko.

Saria kultur arloan lan egiten duten pertsona eta talde guztiei luzatu nahi die Emakunde sariko epaimahaiak, erakusten baitute kultura gizartea eraldatzeko tresna ezin hobea dela; kulturak hainbat berdintasuna zer den ikasteko eta emakumeen parte hartzea eta aitortza sustatzeko estrategia berritzaileak eskaintzen dizkigulako.

 

Epaimahaia

Edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute: Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaida Larizgoitiak; Emakundeko idazkari nagusiak, Zuriñe Elordi Romerok;  Arabako Diputatu Nagusiaren Gabinete Buruak, Nekane Zeberio Ganzarainek; Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze era Berdintasun Diputatuak, Teresa LaespadaMartínezek; Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialen diputatua den Maite Peña Lopezek;  EUDELeko Berdintasun arduraduna eta Galdakaoko alkateak, Ibon Uribe Elorrietak; Repelega Prestakuntza Profesionaleko ikastetxeko berdintasun arduradunak, Alfonso De Andrés Moralesek; Emakundeko Prestakuntza eta Programak Arloko arduradunak, Raquel Raposo Acevedok; UPV/EHUko berdintasun zuzendaria den Leire Imaz Zubiaurrek; Ermuko berdintasun teknikaria den Begoña Fernández Alcaldek eta Manuela Cubero Lejarzak, Batzorde Kontsultiboaren ordezkari gisa. 

 

Sariaren helburua

Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da.   

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. 2006an Emakundek pentsatu zuen egokia zela arloen aniztasunaren ikuspegia sartzeko beste modu batzuk antolatzea; hori dela eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekarpen bakar bat saritzea erabaki zuen, nabarmenena, edozein arlotakoa izanda ere.  Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an, Lilaton taldea 2009an, 2010ean Teresa del Valle, 2011an Irun eta Hondarribiako alarde mistoak, 2012an Bilboko Modulo psikosozialak. 2013an La Posada de los abrazos elkartea, 2014an María de Maeztu Fórum Feminista, 2015ean Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartea, eta 2016an Marta Macho, matematiketan doktorea.

 

 

VIRGINIA IMAZ

 

Aktorea, pailazoa, ahozko kontalaria, clownklusionista, gidoilaria, agertokiko zuzendaria... gainera, helduen Etengabeko Hezkuntzako irakaslea ere izan da. Trebatzaileen trebatzailea da eta 30 urteko ibilbide profesionala duen Oihulari Klown antzerki - konpainiako zuzendari artistikoa eta sortzailea da. Ia hiru urtez egin zuen lan Cirque du Soleil - en La Nouba ikuskizunean. Umorearen esparruan egin duen lanak begirada barneratzailea eskaintzea izaten du beti helburu.

 

 

Virginia Imazen bloga:

https://oihulariklown.wordpress.com/

7 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AsierAranbarriU
    2017-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio @emakundEJGV a la #Igualdad 2017 ➡ https://t.co/onH2NnzVpt https://t.co/W4CK

  • Argazkia SN Robot
    @IzaskunBilbaoB
    2017-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio @emakundEJGV a la #Igualdad 2017 ➡ https://t.co/onH2NnzVpt https://t.co/W4CK

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2017-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio @emakundEJGV a la #Igualdad 2017 ➡ https://t.co/onH2NnzVpt https://t.co/W4CK

  • Argazkia SN Robot
    @RiaglomG
    2017-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio @emakundEJGV a la #Igualdad 2017 ➡ https://t.co/onH2NnzVpt https://t.co/W4CK

  • Argazkia SN Robot
    @KikeUriarte
    2017-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio @emakundEJGV a la #Igualdad 2017 ➡ https://t.co/onH2NnzVpt https://t.co/W4CK

  • Argazkia SN Robot
    @mentxuwiki
    2017-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio @emakundEJGV a la #Igualdad 2017 ➡ https://t.co/onH2NnzVpt https://t.co/W4CK

  • Argazkia SN Robot
    @malan49
    2017-11-30

    Comentario de Twitter:
    ZORIONAK VIRGINIA!!!! ONDO MEREZIA!!!La actriz y clown Virginia Imaz recibirá el Premio Emakunde a la Igualdad 2017 https://t.co/DhRdy5WtuH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)