Eu

Kontzertu Ekonomikoaren eredua aztertu du Azpiazu sailburuak APDren inaugurazioko hitzaldian

2017.eko azaroak 27

Ogasuneko eta Ekonomiako sailburu Pedro María Azpiazu Uriartek inaugurazioko hitzaldia eman du gaur “Modelo de éxito en Euskadi. Una llamada a la diferenciación estratégica” zikloaren barruan. Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak (APD) antolatu du zikloa Bilboko Euskalduna jauregian. Azpiazuk esku hartu duenean euskal ekonomiaren balantze bat egin du, etorkizunari begira planteatzen diren erronkak azaldu ditu eta Kontzertu Ekonomikoaren eredua aztertu du, arautzen duen legea Diputatuen Kongresuak onetsi berri duela kontuan hartuta. 

Jardunaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak parte hartu du ere.

 

(*) Irakurri hemen esku-hartze osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak