Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal´ek “prestakuntza jarraitua eta eguneratua” gomendatzen du Lanbideren Getxoko bulegoak bisitatu ondoren

2017-11-24

Getxo 17 11 24

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal´ek Lanbideren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean Getxoko Negubide kalean, Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandiarekin, Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murorekin eta Lanbideko plangintza eta baliabideetako arduradun Nestor Aranarekin batera.

 

Artolazabalek “enpleguko enpresa-premietan aurreko urteetan baino jarduera biziagoa” detektatu du eta Lanbideko bulegoetan lan egin eta ia 150.000 laguneko biztanleria, “zortzi udalerritako eremuan banatutako gazte asko eta % 10 inguruko langabezia-ehunekoa dituena”, artatzen duten pertsonei entzun die.

 

“Enpresek prestaketa eta prestakuntza eskatzen dute eta hori jaso eta helarazten diete Lanbideko gure profesionalek enplegu-eskatzaileei; horregatik, beharrezkoa da lan-agertokian sartu nahi dutenak prestatzea eta beren prestakuntzetan eguneratzea”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)