Eu

Emilio Sola: “Erabaki berri batek mendekotasunaren arloko lanbide-kualifikazioen egiaztapenen arazoa konponduko du"

2017.eko azaroak 29

 

 

  • Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak legebiltzar-batzordean zehaztu du irtenbidea
  •  “Hainbat aukera ezarri ditu, hala nola ezohiko gaikuntzak, behin behinekoak edota profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-heziketako tituluei lotutako prestakuntza”
  • Erabakia argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 31ra bitarte

 

VG 29 11 17

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendari Emilio Sola legebiltzar-batzordean agertu da gaur, “mendekotasunaren arloko lanbide-kualifikazioen egiaztapenak” azaltzeko, eta, adierazi duenez, “behin betiko Erabaki berri batean bildutako hainbat neurri hartu dira. Akordio horrek egiaztapenen arazoa konponduko du, hainbat aukera ezartzen baititu”.

 

Emilio Solak azaldutako aukerak honako hauek dira: “ezohiko gaikuntzak (3 urteko esperientzia gutxienez, eta azken 12 urteetan dagokion lanbide-kategorian gutxienez 2.000 ordu lan egin izana) eta behin-behinekoak (lan-esperientzia ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartzea edota bidezko profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-heziketako tituluei lotutako prestakuntza egitea, Akordioa argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 31ra bitarte”.

 

Emilio Solak adierazi duenez, “Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Lurralde Kontseiluak urriaren 19an hartutako Erabakiak irtenbidea eman dio gai honen inguruan duela 9 urtez geroztik zegoen arazoari, hain zuzen ere Gizarte Politika, Familiak eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako estatu-idazkariaren 2008ko abenduaren 2ko Ebazpena (Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Lurralde Kontseiluak Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko egiaztapen-irizpide komunei buruz hartutako Erabakia argitaratzen duena) onartu zenez geroztik”

 

 “2015. urtean adierazitako Ebazpena aldatzearen bidez arazoa konpontzeko alferrikako ahalegin bat egin ondoren, Lurralde Kontseiluak, Zuzendari Nagusien Batzorde Delegatuak proposatuta, behin betiko Erabaki berri batean bildutako hainbat neurri hartu ditu, eta Erabaki horrek irtenbidea emango dio egiaztapenen arazoari”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak Legebiltzarrean.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Oihane Etxebarrieta