
Berdintasunerako VII planak gizartearen eraldaketa bultzatu nahi du
- Gobernu kontseiluak 2018ko hasieran onartzea espero da
- Berdintasun teknikariekin, zein emakumeen elkarteetako ordezkarien esperientzia eta jakintza kontuan hartu izan da, baita ere gizartearenak
Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun batzordean Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII planaren elaborazio prozesuaren berri eman du. Planak berdintasun alorrean legegintzaldi honetan jarraitu beharreko orientabideak eskaintzen dizkie erakunde publikoei. 2018ko hasieran onartzea espero den plana gauzatzeko prozesu ireki eta arautu bati jarraitu zaio 2017an zehar; prozesu horretan, hausnarketarako eta eztabaida politiko, tekniko eta sozialerako bideak eta uneak zabaldu dira.
Landaidak azaldu duenez, “Parte hartzerako une eta espazio ezberdinak eskaini ditu VII planaren zirriborroa egiteko prozesu honek: Lehenengo fase batean, pertsonal teknikoarekin (Jaurlaritza, Diputazio eta Udaletako Berdintasun teknikariekin) eta emakumeen elkarteekin; gerora Berdintasun eta indarkeria alorrean dauden koordinazio batzorde politiko ezberdinekin. Azkenik, azaroan, VII. Planaren eztabaida soziala egin dugu; fase honetan EAEko agente politiko, ekonomiko eta sozialek eta herritarrek parte hartu dute”.
VII. Planak azaltzen duen lan-agendak balio-aldaketari ekiten dio. VI planaren egitura antzekoarekin, lau lan arlo zehazten dira:
- Gobernu ona euskal herri-administrazioetako antolakuntzan eta funtzionamenduan berdintasuna txertatzeko.
- Emakumeen ahalduntzea, emakumeak eta neskak maila pertsonalean eta kolektiboan, zein sozialean eta politikoan ahaldundu daitezen laguntzeko.
- Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko eta gizarte eredu jasangarriagoa bultzatzeko
- Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak, prebentzioa landuz eta bizirik dirauten biktimei arreta integrala emanez guztiz indarberritu arte.
Bestetik, Emakundeko zuzendariak Publizitate eta Komunikazio ez sexistarako Begira batzordearen jarduera planaz hitz egin du. 2013tik, hau da, Begiraren eskuduntzen artean publizitateaz gain komunikazioa ere badagoenetik, agentzia eta medioekin batera egin den lanaren ondoren, Emakundek etorkizunean ere aurrera egingo du komunikabide eta publizitate agentziekin lanean, eta hurrengo pausoa, orain arteko elkarlanaren balorazio ona ikusita, izango da kodea sinatu duten agentzia eta komunikabideekin topagune bat sortzea, sare bat sortzea, bertan kodea ezartzeko estrategiak eta esperientziak elkarbanatzeko.
-
2017-11-28
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El VII plan para la #Igualdad buscará impulsar el cambio social ➡ https://t.co/lXY3viy7HTℹ️ @emakundEJGV prevé la aprobación…