Eu

“Autentikotasunari eta berrikuntzari eutsi behar zaie turismo gastronomikoa bultzatzeko” adierazi du Retortillo sailburuak

2017.eko azaroak 24

Gaur amaitzen da Santiago de Cali-n (Kolonbia) Kalitate Turistikoaren IV. Kongresua, Kalitate Turistikoaren Espainiako Institutuak (ICTE) antolatua.

500 biltzarkide inguru eta 30 hizlari baino gehiago bildu dira bertan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Euskadiko turismo gastronomikoaren egoera aurkeztu du Kalitate Turistikoaren Nazioarteko IV. Kongresuan. Euskal gastronomiaren eboluzioa eta instituzioek arlo horretan emandako bultzada izan dira bere esku-hartzean hizpide nagusiak, herrialde-marka gisa gastronomiak betetzen duen zereginari buruzko atalean.

Sailburuak azaldu duenez, euskal gastronomiak mundu mailan duen arrakastaren eta ospearen eragile dira, lehenik, sukaldari eta kritikari aitzindari batzuen ikuspena, “bat etorri ziren haiek sukaldaritzaren iraultza piztu zuen zerbaitean: sukaldaritza eta kultura elkartzeko borondatea”.

Bigarren, bi alderdi: euskal tradizio gastronomikoa, askotariko errezetak biltzen dituena, eta testuinguru soziala eta kulturala, Euskadin dagoena jatearen inguruan. Hala, testuinguru horretatik iristen da “instituzioek emandako bultzada, aurrena bertako produktuaren sustapenean eta hurrena turismo gastronomikoaren sustapenean, gastronomiaren bilakaera gertatu zenean zerbitzu-jarduera izatetik ekonomiaren eragile izatera”.

“Mundu globalizatu batean nabarmentzeak apustu egitea eskatzen du dibertsifikazioaren eta bereiztearen alde. Esperientzia autentiko eta desberdin baten bila datoz turistak. Hori beti izan behar dugu kontuan gastronomian pentsatzen dihardugunean, gastronomia herrialde-marka eta turismoa erakartzeko ardatz gisa hartuta".

Hala, Retortillo sailburuak bi gai azpimarratu ditu, aintzat hartu beharrekoak turismo gastronomikoaren sektorean nabarmentzen jarraitzeko: autentikotasunari eustea, estandarizazioan erori gabe, eta etengabeko berrikuntzaren bidetik jarraitzea. “Sukaldarien belaunaldi bat dugu gure artean berrikuntzaren alde apustu egin dutenak, baina betiere tradizioari begira jarraituz eta tradiziotik isuriz” esanez amaitu du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak