Eu

BilbaoHistoriko elkarteak urtero ematen dituen “Bihotza Sariak” banatzeko ekitaldian hartu dute parte Josu Erkorekak eta Beatriz Artolazabalek

2017.eko azaroak 24

Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek “Bihotza Sariak” banatzeko ekitaldian hartu dute parte gaur. Sarien hamaikagarren edizioa izan da gaurkoa.

BilbaoHistoriko elkarteak, tokiko hainbat erakunde, enpresa eta komunikabiderekin batera antolatutako lehiaketa honek, “bihotzez” egindako lanak saritu ditu:

  • Fair Saturday: Bilbon sortutako kultura-mugimendu honek Bihotza Parte-hartzea saria lortu du, kultura-jarduera solidarioen antolamendu irekia eta parte-hartzean oinarritua sustatu izanagatik.
  • Murgibe: berdintasunaren arloko aholkularitza-enpresa honi Bihotza Berdintasuna saria eman diote, 22 urtean gizonen eta emakumeen berdintasunarekin agertutako konpromisoagatik.
  • Peñascal Taldea: erreferente garrantzitsua da bazterkeria-arriskuan edo bazterkeria-egoeran dauden pertsonen gizarteratzean eta laneratzean, eta Bihotza Enplegua eta Prestakuntza saria lortu du, enpleguaren eta prestakuntzaren dinamizazioan eta sorkuntzan izandako inplikazioagatik.  
  • Zinebi: Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari Bihotza Kultura saria eman diote, lortutako ospeagatik eta espezialitate horretako nazioarteko zinemaldirik garrantsuenetako bat izateagatik.
  • Don Manuel gozotegia: 50 urteko historia duen Bilboko familia-negozio honek Bihotza Merkataritza saria lortu du, gizarteratzearen eta aniztasunaren arloan erreferente garrantzitsua izateagatik. Plantillako langileen erdiak baino gehiago atzerritarrak dira. 
  • Deia: egunkariak Bihotza Komunikazioa saria lortu du, 40 urtean landutako kazetaritza independente eta solidarioagatik.
  • Javier Viar eta Jon Ortuzar: Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari ohiak eta Euskalduna Jauregiko zuzendari ohiak (biak erretiratu berriak) Bihotza Bizkaia Ibilbidea saria lortu dute.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak