Eu

Andrés Zearretak zehaztu egin ditu Eusko Jaurlaritzak, XI. Legegintzaldi honetan, gizarte-erantzukizunaren arloan dituen erronkak

2017.eko azaroak 24
  • Funtzio Publikoko Sailburuordeak parte hartu du Deia egunkariak enpresa eta erakundeen kudeaketa-ereduei buruz antolatutako jardunaldi batean.
  • Andrés Zearretak azaldu duenez, garapen jasangarriaren helburuak dira Jaurlaritzaren arlo horretako jardunaren ardatza. 

Funtzio Publikoko Sailburuorde Andrés Zearretak Deia egunkariak antolatutako “Gizarte Erantzukizun Korporatiboa: enpresa eta erakundeen kudeaketa-ereduak” jardunaldiari eman dio amaiera gaur goizean.

Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritza gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloan egiten ari den ekarpena zehaztu du Andrés Zearretak, eta adierazi duenez, “garapen jasangarriaren helburuak dira Jaurlaritzaren jardunaren ardatza” arlo horretan. Andrés Zearretaren ustez, Jaurlaritzaren sail guztiei dagokie garapen jasangarriaren helburuei jarraikiz jokatzea. Nolanahi ere, adierazi duenez, “erakunde baten tresnak politika publikoen isla dira, eta herritar guztientzako zerbitzu publikoen katalogo batean zehazten dira”.

Eusko Jaurlaritzak, dagoeneko, jardun-arlo askotan dihardu, jasangarritasunari dagokionez, giza garapen handiagoa lortzeko. Andrés Zearretak gogorarazi duenez, “giza garapen jasangarri hori da, hain zuzen ere, Jaurlaritzak, datozen 4 urteetarako, finkatu duen estrategia, Legegintzaldi honetarako konpromisoen programan jasoa”.

GOBERNANTZA ETA BERRIKUNTZA PUBLIKOKO 2020 PLAN ESTRATEGIKOA

Sailburuordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa” lantzeko zereginean murgilduta dago, “Sailaren datozen urteetarako lanaren bizkarrezurra izango da eta Euskadi gobernantza publikoaren arloan Europako eskualde berritzaile gisa sendotzera bideratuta egongo da”.

Andrés Zearretak azaldu du planaren helburua Euskal Administrazio Publikoa kudeaketa publikoaren efizientzia eta koherentziari, gardentasunari, kontuak emateari eta herritarren parte-hartzeari lotutako irizpide berri eta zorrotzen arabera modernizatzea dela. Gaineratu duenez, “gobernantza publikoaren eredu berri bat behar dugu, horizontala eta lankidetzan oinarritua, alderdi publikoarekin gero eta zorrotzagoa den gizartearen eskariei erantzungo diena eta kudeatzaile publikoenganako konfiantza berreskuratzeko aukera emango duena”.

DEIAREN JARDUNALDIA

Jardunaldia Deia egunkariak antolatu du, eta ArcelorMital enpresak Estatuan duen Erantzukizun Korporatiboko koordinatzaile Xavier Gonzalez, Bahía de Bizkaia Gas enpresako zuzendari nagusi Guillermo Gonzalez, Zabalgarbiko zuzendari nagusi Mikel Huizi eta Coca Cola European Partners Iberia-ko Komunikazioko gerente Gonzalo Márquez izan dira bertan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak