Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzaren balorazioa Euskadiko Siemens-Gamesako plantilla berregituratzeari buruz

2017-11-23

Tapia sailburuak enpresari eskatu dio “ekintza egiaztagarriekin adieraztea” Euskadirekin hartua duen konpromisoa

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak balorazio bat egin du Siemens-Gamesak planeatutako plantilla-berregituraketari buruz. Enpresak zuzenean jakinarazi dio berregituraketa Eusko Jaurlaritzari. Sailburuak aitortu duenez, eragina, ekoizpen-plantari egokituko ez zaiona, jakinarazitakoa baino handiagoa izango da bulegoetan eta, beraz, “Euskadin bere sinesgarritasuna arriskuan jarri du” bere iritziz.

Tapiak bere zalantzak adierazi ditu prozesuaren kudeaketa “zehatza eta gardena” izaten ari ote den eta Siemens-Gamesako Administrazio Kontseilu osoari eskatu dio “erantzukizun sozialeko ariketa” bat egiteko. Sailburuak enpresari exijitzen dio “ekintza egiaztagarriekin berresteko ” bere konpromisoa Euskadirekiko, erabaki gunearekiko, langileekiko eta baita hornitzaileekiko ere.

Siemens-Gamesak ostegun honetan iragarri du plantillan egin nahi duen doikuntzaren xehetasuna eta guztira Euskadin enplegatuta dauden 48 pertsona erasaten dituena, guztiak Zamudion kokatutako bulegoetako langileak.

2 iruzkin
  • @visionestrat
    2017-11-26

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Gobierno Vasco y navarro están descontentos con @SiemensGamesa https://t.co/G9xoHqmgI8 https://t.co/akSAz6uVpF

  • @gananzia
    2017-11-26

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y navarro están descontentos con @SiemensGamesa https://t.co/G9xoHqmgI8 https://t.co/akSAz6uVpF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)