Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen Bileraren buru izan da

2010.eko abenduak 13

Lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzorde berriaren lehen osoko bilkuraren buru izan da gaur goizean. Bilkuraren helburua izan da aholku batzorde berria eratzea, 2008tik indarrean dagoen lau urteko plana ebaluatzea eta beste zenbait gai eztabaidatzea, hala nola, Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarra edota Andrés Irujo saria.

Lehendakariak bileran azpimarratu nahi izan du Jaurlaritza gogotik ahalegintzen dela euskaldunak munduan bat eginik eusteko lokarriei iraunarazten eta euskal kultura beste herrialdeetara hurbiltzen. Lan gogotsu horren erakusgarri dira euskal emigrazioari buruz New Yorken erakusketa antolatzea, atzerriko euskaldunei buruzko memoria historikoa berreskuratzea, Eusko Jaurlaritzak Nevada, Berkeley eta Boiseko unibertsitateekin hitzarmenak izenpetzea eta enpresa eta erakundeek bisitak egitea. Horrezaz gain, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Euskal Herritarren eta Gizataldeen Zuzendaritza indartu dela eta kanpoko euskaldunen elkartze mugimendua sendotu dela; izan ere, orain arte 9 euskal etxe berri onartu dira, eta 2 gehiago izango dira, bihar Jaurlaritzaren Kontseiluak bilera egin ondoren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria