Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

II Sagardo Forum-ak sagardoaren munduaren garapena aztertuko du

2017.eko azaroak 23

Gaur II Sagardo Forum hasi da, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako jardunaldi teknikoak. Bertan, sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutuko da 3 gai nagusitan banatuta: sagarra,sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

II Sagardo Forum-ek bigarren edizio honetan aukezten diren gai bakoitzaeko profesionalak eta adituak bilduko ditu Sagardoaren Lurraldean.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, jardunaldien hasieran parte hartu du eta sagardoari buruzko hausnarketa hau egitea ezinbestekoa dela etorkizuneko erronkak eta aukerak identifikatzeko.

Euskal Sagardoaren Jatorri Izendapen berriaren sorrera dela eta garai onak bizi ari dela Euskadiko Sagardoak aipatu du Oroz sailburuordeak. Euskal Sagardoa sektoreak eta sagardogile elkarteak elkarrekin, administrazioaren babesa jasotaz, sortutako proiektua da. “Jatorri Izendapenaren helburu nagusiak bertako sagarra eta sagardoari bultzada bat ematea dira eta horrez gain, sektorea elkartu, sagardoaren kultura sustatu eta kontsumitzaileari tokiko eta goi-mailako produktua ziurtatzea” –gehitu du Orozek.

Aurten, Euskal Sagardoko 1.320.000 litro sagardo ekoiztu dira. Jatorri izendapena berriaren sagardoak % 100 bertako sagarrekin landuta dago eta kalitate-bermea dauka.

Nazioarteko Sagardo Lehiaketa

Berrikuntza gisa, II Sagardo Forum barruan Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatuko da azaroaren 25an, eta bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab.) 9 kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak