Eu

Lide Amilibia: “etxebizitzan oinarritzen den ikuspegia eraginkorra da etxegabetasuna murrizteko laguntza-behar gehien duten kolektiboen artean”

2017.eko azaroak 23
  • Gizarte-politiken plan eta estrategien eta Etxebizitza plan zuzendariaren arteko lotura
  • Gizarte Politiketako Sailburuordetzak “2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendari Berria: etxebizitzarako sarbide eraginkor eta jasangarrirako beste urrats bat gehiago” Jardunaldian parte hartu du
  • Funtsezkotzat jotzen du “gizarte-zerbitzuetako sistemen –gizarte-zerbitzuak, enplegura jotzeko sustapena, familia-politikak, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistema eta elkarreraginerako beste espazio batzuk– eta etxebizitza-sistemaren arteko lankidetza eta koordinazioa”
  • Igandean, hilak 26an, “Etxegabeen Mundu Eguna” da

BILBO 17 11 23

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak funtsezkotzat jotzen du gizarte-zerbitzuetako sistemen –gizarte-zerbitzuak, enplegura jotzeko sustapena, familia-politikak, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistema eta elkarreraginerako beste espazio batzuk– eta etxebizitza-sistemaren arteko lankidetza eta koordinazioa. Amilibiak dio “etxebizitzan oinarritzen den ikuspegia oso eraginkorra dela etxegabetasuna murrizteko laguntza-behar gehien duten kolektiboen artean.

 

Amilibiaren iritziz, beharrezkoa da “European Social Networkek, Europako tokiko gizarte-zerbitzu publikoen Sareak, egiten duen gomendioa: deserakundetzera jo behar dugula eta erkidegoan oinarritutako arretarako trantsizioa egin. Horrek dakar pertsona ahulei ematen zaien arreta-mota aldatzea”. Gizarte Politiketako sailburuordeak Bilbon parte hartu du, “2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendari Berria: etxebizitzarako sarbide eraginkor eta jasangarrirako beste urrats bat gehiago” Jardunaldian; jardunaldiko buru izan da Iñaki Arriola sailburua.

 

“Ahultasun-egoeran bizi diren pertsonei erakunde-izaerako ekipamendu handiez bestelako espazio batean egin behar zaizkie balorazioa eta kontsultak eta eskaini behar zaie arreta, beren behar eta lehentasunetara egokitzen den espazioan, behar dituzten laguntzak jasotzeko moduko espazioan. Helburua ez da aldaketa zehatz batzuk egitea, baizik eta sekula amaitzen ez den prozesua: xedea ez da jendea erakunde izeneko eraikin batzuetatik ateratzea, baizik eta pertsonei beren bizitzen kontrola izaten edo berreskuratzen laguntzea eta gizarteratzen laguntzea”, esan du Amilibiak.

 

Gizarte Politiken eta Etxebizitzaren arteko koordinazioa eta lankidetza funtsezkoa da Euskadin bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea baterako helburu gisa duten ekintzak planteatu, zehaztu eta garatzeko", esan du sailburuordeak.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, egunotan, bere Hirugarren  Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategia amaitu du; estrategia egin da Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legean aurreikusitako garapen gisa, zeinak elkarrizketa zibilaren printzipioa eta erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeko eredu mistoa finkatzen baititu.

 

Lankidetza-sareak

Amilibiaren hitzen arabera, “sektorea sendotzeko eta zerbitzuak hornitzeko lankidetzarako konpromiso horretan ulertzen eta kokatzen da Etxebizitza Plan Zuzendariak egiten duen ekarpena. Horretarako, sektore-politiken kudeaketa eta integrazio hobea ekarriko duten lankidetza-sareak sortzeko ekimenak aurreikusten ditugu, eta helburu nagusi gisa nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzak hirugarren sektorearekin lankidetza sustatzea”.

 

Gobernuko beste sail batzuetatik hirugarren sektorea sustatzeko egiten diren politiketan oinarrizko eta funtsezko osagarri diren hiru ekimenak honako hauek dira: a) gizarte-azpiegiturak sustatzeko plana martxan jartzea: lokalak lagatzea hirugarren sektoreko erakundeei, interes orokorreko jarduerak garatzeko, erakundeek etxebizitzaren arloan EAEren laguntza-programetara duten sarbidea hobetzea; b) hirugarren sektoreko erakundeei etxebizitzak lagatzea, gizarteratzearekin lotutako programak garatzeko; eta c) gizarte-erakundeekin lankidetzan jardutea, alokatzeko etxebizitza babestuen parkearen gizarte-laguntzarako.

 

Amilibiak nabarmendu du “beste jarduketa batzuk sustatuko direla, berritzaileak, adinekoei edo gazteei ostatu emateko alternatiba kolektiboetara bideratuak, bai eta etxebizitzara jotzeko modu berriak ere, besteak beste, cohousing-a”.

 

“Lehenengoz, jarduketa horien ikuspegi integrala, koordinatua eta planifikatua sustatu nahi dugu, eta horien zehaztapenean aurrera egin eta irismena mugatu; horretarako, dauden jarduketak ahalik eta gehien indartu eta jarduketa berritzaile batzuk sartu, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan eta etxebizitzaren edo gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duten beste euskal administrazio publiko batzuekiko estrategia partekatuen esparruan. Horretarako, halaber, Hirugarren Gizarte Sektorearekiko lankidetza sustatuko da eta gizarteratzeko etxebizitza-sare txikia eratuko da, lankidetza publiko eta pribatutik, egoitza- eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsona eta familia zehatzei ematen zaien erantzuna hobetu ahal izateko”, esan du Amilibia sailburuordeak.

 

Sailburuordearen hitzen arabera, “jarduketa horren bidez, aintzat hartuta gainera Etxebizitza Plan Zuzendarian jasoko dela, Eusko Jaurlaritzak Hirugarren Gizarte Sektorearekin duen lankidetzaren eta kooperazioaren zeharkakotasuna ere sustatu nahi da”.

 

Etxegabetasuna

“Europan etxegabetasunaren politikek planteatzen duten nobedade nagusia da arreta-ereduaren funtsezko elementu gisa etxebizitzarako sarbidea nagusi dela. Europako erakundeek babestu eta sustatutako paradigma-aldaketa da: horrela, esaterako, 2010eko Etxegabetasunari buruzko Adostasun Konferentziak, etxegabetasunari buruzko eskualdeko eta estatuko politiken arduradunei eskatzen die horrelako esku-hartzeak egiteko eta ikuspegi hori hartzeko beren estrategien abiapuntu gisa”, esan du Amilibiak.

 

Amilibiak dio “etxebizitzan oinarritzen den ikuspegia oso eraginkorra dela etxegabetasuna murrizteko laguntza-behar gehien duten kolektiboen artean, eta hori egiaztatzeko nahikoa froga dagoela. Ikuspegi horrek etxerik gabeko pertsonak, laguntza-behar handiak dituztenak, errespetuz tratatzeko, beren bizitzak hautatzeko eta kontrolatzeko aukerak eskaintzeko eta, etxebizitza bat berehala eman eta gizarteratzeko laguntza emateko beharra nabarmentzen duela".

 

“Etxerik gabeko pertsonek gaua eta eguna hirietako kaleetan ematen dute; egoitza-bazterketaren modu agerikoen eta gogorrenen erakusle dira. Etxegabetasuna –etxerik ez duen pertsonak bizi duen prozesua– errealitate konplexua da, atzetik dituen arrisku-faktoreak eta eragileak dituelako eta fenomenoa bereziki dinamikoa eta aldakorra delako”, esan du Lide Amilibiak.

 

Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzen arabera, “etxerik gabeko pertsonen fenomenoa, gizarte-politiken eremuan, kuantifikatzeko eta bereizteko zailenetakoa da. Etxegabetasuna etxebizitza batera jotzeko ezintasunak eragiten du. Etxerik gabeko pertsona guztiek duten ezaugarri bera da etxerik ez dutela”.

 

Etxegabetasunera etxebizitzarako sarbidearen ikuspegitik gerturatzen bagara, osasun-sistemaren funtzionamenduan oinarritzen diren baina funtsean Gizarte Zerbitzuetatik garatzen diren politika tradizionalak birplanteatu behar ditugu”, esan du Lide Amilibiak.

 

Sailburuordearen iritziz, “gizarte-zerbitzuak azken euste-sarea da, pobretzeak suntsitu dituen etxeei erantzun partzialak eta premiazkoak ematean ardazten dena. Etxegabetasunari heltzeko etxebizitza-politiketan zentratzeak eta ez gizarte-zerbitzuetan dakar Gizarte Zerbitzuei konpondu ezin duten arazo baten erantzukizuna kentzea”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arturosanromanf
    2017.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lide Amilibia: “el enfoque basado en la vivienda es efectivo para reducir el sinhogarismo entre los cole... https://t.co/qIvbpiXqKB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak