Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Etorkizuneko Arabako Unibertsitate-Ospitalean eguneko 4.000 erabiltzailerekin kontatzea aurreikusten da

2010.eko abenduak 13

Gasteizko kanpo-kontsulta guztiak zentralizatuko ditu eta 2013ko urrian jarriko da indarrean.

Etorkizuneko Arabako Unibertsitate-Ospitaleak jadanik lehen urratsa eman du 2013ko udazkenean zabalik egon ahal izateko. Rafael Bengoa Osasun Sailburuak, Gasteizko kanpo-kontsulta guztiak biltzeaz gainera gainera Erizaintza Kontsultak, Kirurgia Plastikoa, Genetika edota Ugalketa bezalako espezialitate berriak barne hartuko dituen eraikin berri honen ezaugarri bereizleen berri eman du. Bertan, urteko 460.000 hitzordu, eguneko 1.800 kontsulta inguru garatuko omen dira, dagozkion inbertsioak 67 milioi eurotik gorakoak izanik.

2009. urtean Santiago eta Txagorritxu Ospitaleetako Atentzio Espezializatuaren alorrean 546.390 kanpo- kontsulta egin zen. Horietariko %39 lehenengo ospitaleko zerbitzuak edo unitateak izan ziren, eta %61 bigarrenekoak. Anbulatorioen egokitzapena ez da proportzio berekoa izan zentro bietan. Horietariko %39 lehenengo ospitalearen zerbitzuak edo unitateak izan ziren, eta %61 berriz, bigarrenarenak. Txagorritxukoak izan dira bereziki defizit nabariena izandakoak. Iaz lehen mailako kanpo-kontsulta espezializatuen kopurua %3,54 igo da, eta ondoz-ondoko kontsultena %15,03. Ospitalez    kanpoko    kontsultak    Gasteizko anbulatorioetan izandako jarduera osoaren %21,76 dira. Kanpo-kontsulten %70 lau espezialitateren inguruan batzen dira (Traumatologia, Dermatologia,    Oftalmologia    eta    Ginekologia). Horregatik, lauotan ospitalez kanpoko jarduera mantentzea erabaki da.

Hasiera batean, Txagorritxuko Ospitalearen Kanpo-kontsultak izendapena jasotzea aurreikusi arren, eraikin berria etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala izango da.

Arabako hiriburuaren kanpo-kontsulta guztiak bateratuko ditu

Eraikin berriak paziente, senide edota zaindarien eguneroko joan-etorriak jaso beharko ditu. Kalkuluen arabera, urteko 446.000 zita mediko inguru egitea espero da, eguneko 1.800 kontsulta inguru. Jende kopurua 3.500-4.000 lagunekoa izango litzateke, kontsulta arloko profesionalak zenbatu gabe. Plan funtzionala eta proiektu arkitektonikoaren bitartez, jardueran eta konponbidean autonomia maila handienak lortu daitezke. Pertsonak (pazienteak, senideak eta profesionalak ere), alderdi bi horien ardatzak dira.

Eraikin berria, AUOren ondoko partzelan kokatuko da, Euskal Herria Bulebarra eta Francisco Leandro de Viana kalearen artean. Proiektuaren arabera, izaera propioa daukan eraikina egongo da, erraz identifikatzeko moduko itxuraz, ekipamenduko eraikin bati dagokion bezala.

Eraikina pieza argi eta konpaktu baten modukoa da. Paralelepipedo simetrikoak dauzka, asistentziaren jarduerarako eta elementu berezi batez lotuta daude, kristalez estalitako zilindroa, hain zuen. Bertan egongo da nondik norako bertikala antolatzeko eta banatzeko aukera ematen duen sarrera. Eraikin berria hiri diseinu berriaren elementurik adierazgarriena    eta    bertatik    ikusgai    dagoen erreferentzia nagusia, eremu horrek etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalea egongo den eraikin multzoa inguratzen baitu.

Asistentziarako guztira egongo den azalera 16.380 m2-koa izango da (zerbitzua etorkizunean hedatzera bideratutako eremuak izan ezik).

Eraikinaren azalera osoa 20.500 m2-koa izango da

Kanpo-kontsultetarako eraikin berriaren kokapen berriagatik, gainerako eraikinekin lotzeko bide espezifikoa edukitzea ezinbestekoa da. Horren bitartez, pazienteak asistentziarako beste eremuetara bizkor eta eraginkortasunez eramateko eta profesionalak mugitzeko aukera dago. AUOren eraikuntza amaitutakoan, lotura lurpeko tunel batez egingo da.

Oro har, lanegunetan funtzionatuko du, arratsaldeko jarduera gero eta nabariagoa izango delarik.

Joan-etorrien banaketa hobea. Baliabideen banaketa hobea. Paziente eta senideentzako erosoagoa.

Plan funtzionalean eta proiektu arkitektonikoan aparteko arreta eskaintzen zaie eraikinerako
sarbideari eta pazienteen barrualdeko zirkulazioari. Igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiliko dira komunikazio bertikal erraz eta eraginkorra edukitzeko.

Mugikortasun murritzeko pertsonek (gurpildun aulkian dabiltzan pazienteak, pediatriakoak, adin nagusikoak....) erabilitako zerbitzuak beheko eta lehenengo solairuan kokatuko dira.

Paziente bakoitzak bere beharrizan guztiak (kontsulta, probak, izapideak, hitzorduak...) solairu bakarrean konpontzea nahi da.

Asistentziaren zirkuitua dabiltzan pazienteen arazo gehienek berezko konponbidea izateko diseinatu da. Baliabide diagnostikoetarako azpiegitura batez hornituta egongo da. Profesionalen lanerako autonomia handiagoa duten agenda malguak eta banakatuak. Hitzorduetarako tresna errazak, pazienteak, kontsultan egon eta gero, hurrengo berrikuspenen eta proben data guztiak ondo antolatuta dituela alde egiteko aukera edukitzeko. Kontsulten informatizazio orokorra, historia kliniko bateratu eta osoaren bitartez, parte hartzen duten gainerako profesionalekin eta zentroekin konpartituta. Informazio eta harrera sistema azkarra, erraza eta eraginkorra. Itxarongela handiagoak, sailez sail antolatuta. Horien bidez, masifikazioa ezabatu eta tratu pertsonalizatua nahiz atentzioaren intimitatea sustatuko dira. Heldutako pazienteen erregistro automatikorako sistemak. Horrela, langile sanitarioek berehalakoan ezagutu dezakete asistentzia-eremuaren barruan daudela.

Kanpo-kontsulten eraikina etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala izango da.
-    Santiago eta Txagorritxu ospitaleen kanpo-kontsultetan eskaintzen diren zerbitzuen batuketa bera baino gehiago izango da.
- Autonomia funtzional maximoa eta konponbide maila handiko asistentzia sustatzen da. Diagnostiko goiztiarra ezartzeko behar diren proba osagarriak, eta paziente anbulatorioarentzako egokienak ere, sartzen dira.
-    Pazientearen beharrizanak eraikin berean konpontzen dira, baita solairu berean ere, bestelako asistentzia-baliabideetara joan behar gabe. Pazienteak beren izapide administratiboak konponduta dituztela aterako dira kontsultetatik.
-    Zirkulazio bizkor eta erosoa bermatzen da eraikin honetatik ibiliko den pertsona bolumen garrantzitsuarekin alderatuta (3.500-4.000 egunero).
-    Hazkunderako azalera utzi da (12 kontsulta eta solairu oso bat), etorkizunean sortu litezkeen beharrizanei erantzuna emateko.

Izapideak, lizitazioa, esleipena eta obren hasiera
2011ko maiatzean
Obraren entrega
2013ko iraila
Jardueraren hasiera
2013ko urria - azaroa


Lizitazioaren aurrekontua
33,7 miloi euro
Inbertsioak
8,7 miloi euro 2010 / 2011 25 miloi euro 2012 / 2013

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa