Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Eskualdeen Mundu mailako Foroa hartuko du datorren astean

2017.eko azaroak 23
  • Lehendakariak astelehenean, hilak 27, inauguratuko du Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregian egingo den topaketa
  • Hitzorduak Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako azpiestatuko ehun ordezkaritik gora bilduko ditu, eskualdeen elkarteez gain

Euskadik Eskualde Batuen Erakundearen (ORUFogar) urteko batzarraren barruan egingo den Eskualdeen Mundu Mailako Foroa hartuko du datorren astean. Saioak datozen azaroaren 27an eta 28an izango dira Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregian. 

Iñigo Urkullu lehendakaria arduratuko da mundu-mailako topaketa hau irekitzeaz. Hitzorduak Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako azpiestatuko ehun ordezkaritik gora bilduko ditu, eskualdeen elkarteez gain. 

Gasteizeko bilera baliagarria izango da erakunde horren 10. urteurrena gogoratzeko. Bere helburuen artean azpiestatuko gobernuen ahotsa nazioarteko esparruan entzunaraztea da, eta garapen orekatuko eta lurralde-kohesioko politika global bat bultzatzea. 

Efemerideak, gainera, erakunde horrek hamar urte hauetan egindako lana analizatzeko balioko du; Marseillako Fundazio Adierazpenean jaso ziren helburuak berresteko, eta etorkizunari begira ekintza-ardatz berriak aztertzeko. Eztabaidetatik sortuko diren azken ondorioak ORU Fogar-en estrategiaren oinarria izango dira datozen urteetarako. 

Asteartean, hilak 28, egingo den azken ekitaldian, azken adierazpen bat irakurriko da eta diplomak banatuko zaizkie Eskualdeko Jardunbide Egokien II. Lehiaketan sarituak gertatu ziren eskualdeei, non Euskadik bost sarietatik hiru lortu zituen. 

Programa

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi agogerá la próxima semana el Foro Mundial de Regiones ➡ https://t.co/Gou7vqK8Ym https://t.co/s9sdgfQqw9

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi-k Eskualdeen Mundu mailako Foroa hartuko du datorren astean ➡ https://t.co/RwAc4d1hOP https://t.co/hZzCjD7C1v

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi-k Eskualdeen Mundu mailako Foroa hartuko du datorren astean https://t.co/VJf75QScOR … https://t.co/lHUzUIQNHj

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi agogerá la próxima semana el Foro Mundial de Regiones https://t.co/IJSLwmneiT https://t.co/sCJLliKQiMhttps://t.co/TnxjSUO3gZ

  • @aritzfano
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi-k Eskualdeen Mundu mailako Foroa hartuko du datorren astean ➡ https://t.co/oYrBqt799p https://t.co/lDwV4bWGDd

  • @lextresabogados
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi agogerá la próxima semana el Foro Mundial de Regiones ➡ https://t.co/rJAiLInozf https://t.co/gKlh05Vk8b

  • @lextresabogados
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi-k Eskualdeen Mundu mailako Foroa hartuko du datorren astean ➡ https://t.co/WarY5UU976 https://t.co/AHUDV8mnYT

Komunikabideek behera kargatzeko