Eu

Txemi Cantera Saria 2017, Voestalpine talde austriarrarentzat

2017.eko azaroak 23

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Txemi Cantera Saria banatu du, hogeita zazpigarren edizioan Voestalpine, One Step Ahead enpresa talde austriarrari egokitu zaiona gizarte-ekonomia defendatu eta sustatzeagatik.

Gaur arratsaldean Bilbon egindako ekitaldian, San José sailburuak Voestalpineren enpresa-ibilbidea goraipatu du. Taldea Europako erreferentea da gizarte-ekonomiaren arloan, bostehun konpainia ditu munduan eta enplegua ematen die 50.000 pertsonari.

Enpresa talde austriarrari eta ASLE-Euskadiko Lan Sozietateen Taldeak ematen dituen Txemi Cantera Sarien XXVII. edizioko epaimahaikideei zorionak eman ondoren, erakunde europarrak gizarte-ekonomiaren finkapenari eta garapenari Europar Batasunaren esparruan ematen ari diren bultzada nabarmendu du sailburuak.

María Jesús San Josék joan den astean Gotemburgon egindako Bidezko Enpleguaren eta Hazkundearen aldeko Gizarte Konferentzian lortutako aurrerapenak aipatu ditu eta egun bat lehenago gizarte-ekonomiari buruz hiri suediarren egin zen nazioarteko konferentziara joan zirenei transmititutako ideia garrantzitsuenak gogoratu ditu. Ideia horien ondorioak EBko Estatu eta Gobernu buruen gailurrera helarazi ziren. Euskadiko gizarte-ekonomia erreferentea da Europan eta laguntzen jarraituko dugu Europa sozialago baten garapenean.Neurri garrantzitsuak ari gara hartzen hori lortzeko, gogo eta lehentasun sozialak agenda europarraren leku gorenean kokatuta. Gotemburgoko akordioak urrats erabakigarria izatea espero dugu, Europak ezin du jarraitu bere zalantzak elikatzen bere erakundeek duten gaitasunari eta konpromisoari buruz inor atzean ez uzteko helburua betetzeko”.

Bestetik, bere sailak aurten gizarte-ekonomiaren ehuna Euskadiko jarduera ekonomikoaren sektore guztietan finkatzera eta garatzera bideratu duen laguntza-pakete garrantzitsua gogoratu du Lan eta Justiziako sailburuak.“Aurten ia 4 milioi euro bideratu ditugu laguntza, sustapen, laguntza tekniko eta prestakuntzako jardueretara, % 17ko gehikuntzarekin.. Erdia gizarte-ekonomiako enpresa berriak sortzera bideratzen da, eta kalkulatzen da lagungarri izango dela 230 enpresa-proiektu sortzeko, guztira 850 enplegu ekarriko dituztenak. Azken batean, ekimen berriak sortzea errazten dugu eta erantzuna ematen diegu sektorearen eskari nagusiei, haien jarduera egiteko baldintzak hobetuta eta ahalbidetuta, lurraldean duten kokapena eta errotze sendoa galdu gabe, kanpora irten daitezen merkatu berrien bila, tamainan eta lehiakortasunean irabaztera”.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @laboralempresas
    2017.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    Premio Txemi Cantera 2017 para Grupo Austriaco Voestalpine https://t.co/Vkk6Jtu8Re

  • @lextresabogados
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    [ECONOMÍA SOCIAL] El premio Txemi Cantera 2017 para Grupo Austriaco Voestalpine ➡ https://t.co/p4iPruIEGL https://t.co/AdDR7nR2XI

  • @lextresabogados
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    [GIZARTE-EKONOMIA] Txemi Cantera Saria 2017, Voestalpine talde austriarrarentzat ➡ https://t.co/vlXbh7yWid https://t.co/sgwAvhQkNs

  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    [GIZARTE-EKONOMIA] Txemi Cantera Saria 2017, Voestalpine talde austriarrarentzat ➡ https://t.co/hjbnj4P8bV https://t.co/HLKwifRLPs

  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    [ECONOMÍA SOCIAL] El premio Txemi Cantera 2017 para Grupo Austriaco Voestalpine ➡ https://t.co/WVt9XTbnez https://t.co/uASq500pw0

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak