Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak NAOS Estrategia Saria jaso du “Agindu Bizitza Osasungarria” ekimenagatik

2017.eko azaroak 22

Osakidetzako 100 profesionalek baino gehiagok laguntzen dute hainbat erakunde, instituzio eta gizarte-eragileren parte-hartzea duen proiektu honetan

 

NAOS Estrategia Sarien X. edizioa 2016ko martxoan egin zen, eta epaimahaiak osasunaren arloko NAOS Estrategia Saria aho batez eman zion “Agindu Bizitza Osasungarria” proiektuari. Ekimen hori Osakidetzaren Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Ikerketa Unitateak garatu zuen.  

Asistentzia Sanitarioko zuzendariorde Carlos Solak jaso zuen saria, Dolors Montserrat Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroaren eskutik, Madrilen egin zen XI. NAOS Biltzarraren harira.

NAOS sariek obesitatearen eta obesitateak eragiten dituen beste gaixotasun batzuen prebentzioa sustatzen duten proiektuak edo programak gailentzen dituzte, hau da, obesitatearen hedapena ekiditeko asmoz esparru guztietan eta gizartearen sektore guztiekin ekintzak antolatuz elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa bultzatzen dituztenak.

Agindu Bizitza Osasungarria estrategiak Lehen Mailako Arretan eta Arreta Komunitarioan osasunaren sustapena optimizatzen du, osasuna sustatzeko programa berritzaileak garatu eta integratzeko eta bizi-ohituretan tabakoa uztea, jarduera-fisikoa egitea eta elikadura osasungarria izatea oinarri duten aldaketak lortzeko.

Programa hau Osakidetzaren erakunde ugaritan jarri da martxan, eta erkidegoko hainbat erakunde eta instituzioren parte-hartzea izan du, hala gizarte-eragileena, nola farmazia, kiroldegi, udal eta enpresena, herritarrei mezu bat bidaltzeko eta ahaleginak batzeko, ohiturak aldatzea beharrezkoa delako.

 

Madril, 2017ko azaroaren 22a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko azaroak 23

    zorionak desde Arrigorriaga y adelante ¡¡

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak