
Basque Global Network-ek, mundu mailako sareak Internet-en, stand bat izango du Durangoko Azokan
Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, sare sozial bat sortu du Interneten: Basque Global Network. Sarearen helburua kanpoan den euskal komunitateko pertsona guztiak bertan biltzea da, nazioartean hedatutako euskaldunak eta euskalduna den ororekiko kidetasuna duten pertsona guztiak.
Euskal sare sozial honen helburua pertsona horien guztien eta euskal erakundeen arteko topagunea izatea da, gai nagusi bat ardatz hartuta: Euskadi-Basque Country. Proiektu hau, hain zuzen, Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020-Basque Country Estrategiaren baitan jartzen da abian. Tresna honi esker, zubiak eraikiko dira kide guztien artean.
Sareak bost gai-arlo edo talde ditu: instituzionala, enpresariala, kulturala, hezkuntzakoa eta garapenerako lankidetzarakoa. Arlo horiek bat datoz kanpoan den euskal komunitateak nazioartean gaur egun garatzen dituen lan-ildoekin. Sare honetan parte hartzeko, eskaera bat egin behar da, nork bere burua identifikatuz, eta ezinbestekoa da bost arlo horietako batera atxikitzea. Plataforma berriaren hizkuntzak euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa dira, nahiz eta ez den mugarik jartzen beste hizkuntza batzuk ere erabiltzeko.
Beste sare sozialetan ez bezala, euskal sare global honetako kideek, interes komunen araberako harreman-sareak osatzeaz edo taldeak sortzeaz gainera, ekimenak, egutegiak eta dokumentuak kudeatu eta partekatu ahal dituzte. Horri esker, sarearen erabiltzaile guztiak dira ideiak eta ezagutzak partekatzeko eragileak, eta hartara, guztientzat onuragarriak diren elkarrekiko loturak sortu ahal dira interes partekatuko sare honetan. Era berean, kide bakoitzak erabakitzen du zein den sarean duen pribatutasun maila.
Durango-ko Azokan egongo den standa-ren bitartez agerikotasuna emango da mundu mailako euskal sare sozial honi: Basque Global Network. Abenduaren 6tik 10era, Durango Azokan.
-
2017-11-24
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Basque Global Network-ek, mundu mailako sareak Internet-en, stand bat izango du Durangoko Azokan ➡︎ https://t.co/1451Tka7G4 htt… -
2017-11-24
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Basque Global Network, la red vasca global en Internet, tendrá un stand en la Feria de Durango ➡︎ https://t.co/pjiu9UWGrV https…