Eu

Artolazabalek Ijitoen Herriaren Sustapen Integralerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluari “Ijitoen Herriarekiko Euskal Estrategia”ren ardatzak aurkeztu dizkio

2017.eko azaroak 22
  • “Ijitoen bizi-kalitatea hobetzea; ijitoen partaidetza soziala; ijitoen kulturaren bizikidetza eta ezagutza hobetzea”
  • Eusko Jaurlaritzako zenbait sailek, ijitoen eta ijitoen aldeko beste erakunde eta elkarte batzuek esku hartzen duten prozesu parte-hartzailea

 

 

VG 22 11 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Ijitoen Herriaren Sustapen Integralerako eta Partaidetza Sozialerako Euskadiko Kontseiluari Ijitoen Herriarekiko Euskal Estrategia (2017-2020) egiteko oinarri hartu diren hiru ardatz nagusiak azaldu dizkio: ijitoen bizi-kalitatea hobetzea; ijitoen partaidetza soziala; ijitoen kulturaren bizikidetza eta ezagutza hobetzea.

 

Gaur goizean, Lakuan Ijitoen Herriaren Sustapen Integralerako eta Partaidetza Sozialerako Euskadiko Kontseiluaren osoko bilkura batu da; bertako buru Beatriz Artolazabal izan da, eta Asociación Kamelamos Adiquerar elkarteko Juan Carlos Jiménez presidenteorde. Ekitaldian, halaber, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria ere izan da, Ernesto Sáinz Lanchares.

 

Bileraren bidez, kontseiluan pertsona berriak sartu dira, eta Ijitoen Herriarekiko Euskal Estrategia (2017-2020) prestatzeko prozesuaren berri eman da; Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza prestatzen ari da, Ijitoen Kontseiluko Batzorde Iraunkorraren barruan, eta prozesu parte-hartzaile batean, non Eusko Jaurlaritzako zenbait sailek eta beste erakunde batzuek eta ijitoen eta ijitoen aldeko elkarte batzuek esku hartzen baitute.

 

Ijitoen Herriaren Kontseilua eratzen duten gainerako organoek, alegia, Batzorde Iraunkorrak, Ijitoen Elkarteen Batzordeak eta Euskadiko Emakume Ijitoen Batzordeak, horietako bakoitzak azken urte honetan eginiko lanaren berri eman dute, bai eta etorkizunerako dituzten planen berri ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak