Eu

Josu Erkorekak parte hartu du, Bizkaiko gizartearen, ekonomiaren, kirolaren eta kulturaren arloetan eredu direnei eskerrak ematen dizkieten "Onda Cero 2017 Sariak" banatzeko ekitaldian

2017.eko azaroak 21

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak “Onda Cero Bizkaia 2017 Sariak” banatzeko ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean. Sarien hamaikagarren edizioa da aurtengoa.

Lurraldeko gizartearen, ekonomiaren, kirolaren eta kulturaren arloetan eredu direnen lana saritu da, aurten, berriro ere, ekitaldi honetan.   

Hamaikagarren edizio honetan, Onda Cero Bizkaia irratiak “enpresa-balioaren” saria eman dio Viajes Azul Marino enpresari, 1980. urteaz geroztik egindako lanagatik; “Bilboko proiekzioaren” saria Joaquin Achucarrori eman dio, musika-ibilbide luze eta arrakastatsuagatik; Doctor Deseo taldea saritu du euskal rock-talderik sendoenetako bat izateagatik; IrrikiKlown pailazoen proiektua saritu du, ospitaleratuta dauden haurrekin egindako lan solidario eta sozialagatik; eta Athletic Fundazioa saritu du, Bizkaiko hainbat kolektibok egiten dituzten hezkuntza-proiektuetan eta ahalduntze-proiektuetan kirol-balioak zabaldu izanagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)