Eu

Marcos Muro: “Gazteplana berriaren lehentasunezko behar eta erronkak enplegua, etxebizitza eta hezkuntza dira”

2017.eko azaroak 21
  • Bilbao Youth Employment Forum:enplegagarritasunari buruzko ezagutzak sortzeko sareak eta aliatuak” Jardunaldia, Bilbon

Bilbo, 2017/11/21

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean esan du datozen egunotan IV. Gazteplana aurkeztuko dela, gure gazteen lehentasunezko behar eta erronkei erantzuteko, alegia, enpleguari, etxebizitzari eta hezkuntzari”.

 

 ‘Jornada Bilbao Youth Employment Forum: enplegagarritasunari buruzko ezagutzak sortzeko sareak eta aliatuak’ jardunaldiaren itxiera-ekitaldian, EHU-UPVko Paraninfoan, Bilbon, sailburuordeak esan du “finkatutako oinarri horrekin, gazteriak gainerako ardatz estrategikoak eta eremuak landuko dituela, gizartean berdintasunean, arduraz eta konprometituta parte hartzeko”.

 

Murok esan du gazteria-politiken arloan oinarri dituzten sustraiak honako hauek direla: enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna; bizitza osasungarria, emantzipatua eta autonomoa posible egiten duten elementuak dira. Azaleran, beti aurrekoan oinarrituta, honako gai hauek ageri dira, besteak beste: aisia, kirola, kultura, kontsumoa, parte-hartzea, mugikortasuna edo berdintasuna.

 

Sailburuordeak esan du Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren eta Gazteria Zuzendaritzaren bidez, proiektu eta ekintza zehatzak martxan jartzeko lan egiten duela, “enplegu-aukerak heldu ahal izateko. Besteak beste, Lehen Aukera edo Gazteen Itzulera dira horren adibide argiak”.

 

Kontratudun lehen lan-esperientziei bidez ematea, enplegu-aukerak hobetzea prestakuntza gehiagorekin, gizarte- eta lan-orientazioa sustatzea edo gazte-ekintzailetza sustatzea, besteak beste, “dagoeneko arrakastaz egiten ditugun lanak dira”, esan du Marcos Murok. “Badakigu lan asko dagoela oraindik egiteko, batik bat prestakuntza lan-merkatuko eskarira egokitzeko. Europar Batasunak markatzen duen ildotik gora, eta gure gazteak lehen postuan egon daitezke”.

 

BYEF

Bilbao Youth Employment Forumen laugarren edizioa gaur goizean izan da, Bilbon. “Enplegagarritasunari buruzko ezagutza partekatua sortzea: sareak eta aliatuak” lemapean, jardunaldi bizia egin da, eta hainbat ikuspegitatik, gazte-enplegua aztertu da, besteak beste, Garapen Jasangarriaren Helburuak, hainbat herrialdetan garatzen ari diren esperientziak edo gazteekin konpromisoa hartzen duten enpresen zeregina.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2017.eko azaroak 24

    Estamos de acuerdo Amagoia, la colaboración pública y público-privada siempre aporta. El área o Dirección de Juventud es transversal. Abarca cuestiones tan diversas como la salud, la educación, el ocio, el deporte, la cultura o la vivienda, por citar solo unas. La colaboración interdepartamental en el seno del Gobierno es fundamental. Y ese esquema debe reproducirse a dimensión interinstitucional.

  • 2017.eko azaroak 23

    imprescindible coordinar los esfuerzos de administraciones locales, territoriales y autonomicas para dar una imagen y servicio ordenado, efectivo y fortalecido a nuestras y nuestros jovenes .no podemos desperdiciar cualquier oportunidad que puede serles util para su ciclo vital .

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak