
Eusko Jaurlaritzak minbizia gainditu duten pertsonen auozaintzarako lehenengo programa jarri du abian
Iñigo Urkullu lehendakariak “Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen” ekimeneko begiraleen prestakuntzaren lehenengo tailerrean parte hartu du; ekimena Osakidetzaren Osasun Eskolaren “Paziente Bizia-Paciente Activo” programaren baitakoa da
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jon Darpón Osasuneko sailburuarekin batera, Paziente Bizia-Paciente Activo programaren baitako “minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen” programako begiraleen prestakuntzako lehenengo saioan parte hartu du; programa prozesu onkologikoa gainditu dutenei eta haien zaintzaileei zuzenduta dago. Ekimena, Lehendakariak berak adierazi duen moduan, “bizitzaz beteriko ikasgela da, eta bertan gainditzeko eta itxaropenezko irakaspenak ematen dira. Horren adibide da gaixotasun hori diagnostikatu eta tratamendua jasotzen duten pertsona kopuru gero eta handiagoa”.
Izan ere, Euskadin, bularreko minbizia gainditu duten emakume kopurua –eta horixe da emankumeengan ohikoena den minbizia− hazi egin da eta % 86koa da egun, Minbiziaren Euskadiko Erregistroaren azken datuen arabera. Era berean, bost urteko haurrengan minbizia gainditzen dutenen kopurua hazi da; 15 urte baino gutxiagoko 10 haurretatik 8k gainditzen dituzte ohikoenak diren tumore gaiztoak, leuzemia eta linfomak esaterako. Horiexek dira adin tarte horretan diagnostikatzen diren minbizien ia erdia.
Hain zuzen ere, eta Iñigo Urkulluk iragarri duen moduan, Euskadiko Onkologia Plan Integralaren helburua da –eta Eusko Jaurlaritza horretan dabil lanean− heriotza-tasa murrizten jarraitzea, baina diagnostiko goiztiarrean eta tratamenduetan egin diren etengabeko aurrerapenen ondorioz, maiz, minbizia gaixotasun kroniko bihurtzen da, eta horri ere aurre egitea du helburu Planak. “Tratamendua amaitutakoan pertsona horien beharrizanei behar bezala erantzutea eskatzen du horrek; batez ere, arlo psikologiko eta emozionalean, eta gizarteratze eta lan-munduratzearekin lotura duen horretan" azpimarratu du.
Hala ere, bere ustetan, erakundeen inplikazioa, ezinbestekoa bada ere, ez da nahikoa, eta Osasunaren Mundu Erakundeak Health 2020 programan nabarmendu bezala, pazienteen, eta herritarren, ahalduntzea ere berebizikoa da.
Horixe da, hain zuzen ere, Paziente Bizia-Paciente Activo programaren filosofia. Gaur egun, Euskadi osoan barna zabaldu da eta Osakidetzaren Osasun Eskola-Escuela de Salud programaren baitakoa da. Programa horrek herritarren ahalduntzea helburu duten hainbat ekimen batzen ditu; herritarrak, orokorrean, eta gaixotasun kronikoa duten pertsonak eta zaintzaleak ahalduntzea du helburu.
Programaren funtsezko gakoetako bat da, eta aipatu Euskadiko Onkologia Plan Integraleko minbizia-pazienteei zuzendutako berariazko programa honena ere bada, berdinen arteko hezkuntza-programa dela. Hau da: tailerrak gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek edo zaintzaileek ematen dituzte. Horren ondorioz, enpatia eta gertutasun handiagoa sortzen da eta, beraz, motibazio eta inplikazio handiagoa.
Orain artean, Paziente Bizia-Paciente Activo programak hiru tailer mota abiarazi ditu: orokorra, “Nire osasuna aktiboki zaintzen”, kolektibo zehatzetara ere hedatu dena (ijito-komunitatera “ijito-komunitatearen osasuna zaintzen”) eta baita erakunde eta enpresetara ere; 2 motako diabetesa dutenentzako “Nire diabetesa zaintzen” berariazko tailerra; eta onkologia-pazienteei zuzendutako hau. Horiei guztiei esker, 5.500 paziente eta zaintzaile pretstau dira Euskadin, eta 300 begirale inguru daude aktibo.
Iñigo Urkullu Lehendakariak espresuki eskertu du minbizia gainditu diten pertsonentzako berariazko tailerra abian jartzea ahalbidetu duen diziplina anitzeko taldeak garatutako lan izugarria; bertan parte hartu dute onkologia-adituek, osasun-profesionalek, pazienteek, Katxalin edo AECC moduko elkarteek, eta abarrek.
Jo esteka honetara: https://youtu.be/YDdHzeUWfqM
-
2017-12-06
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: En marcha el primer programa de autocuidado para personas que han superado un cáncer ➕ https://t.co/MUUz47Fsad👉🏻 El…
-
2017-11-23
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: En marcha el primer programa de autocuidado para personas que han superado un cáncer ➕ https://t.co/MUUz47Fsad👉🏻 El…
-
2017-11-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: En marcha el primer programa de autocuidado para personas que han superado un cáncer ➕ https://t.co/MUUz47Fsad👉🏻 El…
-
2017-11-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: En marcha el primer programa de autocuidado para personas que han superado un cáncer ➕ https://t.co/MUUz47Fsad👉🏻 El…
-
2017-11-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: En marcha el primer programa de autocuidado para personas que han superado un cáncer ➕ https://t.co/MUUz47Fsad👉🏻 El…
-
2017-11-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: En marcha el primer programa de autocuidado para personas que han superado un cáncer ➕ https://t.co/MUUz47Fsad👉🏻 El…