Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Bere enogastronomiaren arrakasta aurkeztu du Euskadik Kalitate Turistikoaren Nazioarteko Kongresuan Kolonbian

2017.eko azaroak 22

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Kalitate Turistikoaren Nazioarteko IV. Kongresuan esku hartuko du Euskadiren egoera azaltzeko gastronomiaren eboluzioaren erreferente gisa, baita instituzioek betetzen duten zeregina ere turismo gastronomikoa bultzatzeko garaian.

Santiago de Cali-n (Kolonbia) egingo da kongresua azaroaren 23tik 24ra, Kalitate Turistikoaren Espainiako Institutuak antolatuta. Mundu osoko 400 biltzarkide inguru eta 34 hizlari bilduko dira bertan sektoreak gaur egun dituen erronka nagusiei buruz eztabaidatzeko eta datozen urteetan etorkizuna markatuko duten joerak azaltzeko.

Rertortillo sailburuak herrialde markari turismo gastronomikoak egiten dion ekarpenari buruzko atalean parte hartuko du. Emango duen hitzaldian, gastronomiak Euskadin izan duen eboluzioa aztertuko du sailburuak, baita turismo enogastronomikoaren garapenean administrazioak betetzen duen zeregina ere.

Kongresuan ondokoak ere izango dira aztergai: “Turismoa bakegintzaren eta garapenaren alde”, “Arrakastaren eraginez hiltzea saihesteko moduak: Turismo-fluxuak kudeatzeko gakoak”, “Kalitate Turistikoa. Nazioarteko esperientziak”, “Turismo eutsigarria: garapen Jasangarria”, “Kasu arrakastatsuak produktu-sorkuntzan”, “MICE Turismoa: desestazionalizazioa kongresu eta ekitaldietako turismoaren bitartez” eta “Elkarlaneko ekonomia. Mitotik harago”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)