Eu

Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat borondatezko truke bidez amortizatzeko baimena (Gobernu Bilera 2017-11-21)

2017.eko azaroak 21

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Zor Publikoko bonu-trukeko eragiketa bat baimendu du, lehendik dagoen jaulkipen bat osorik edo zati batez zor zenbateko berri baten jaulkipenaren eta amortizazio aurreratuaren bidez, borondatezkoa edukitzaileentzat.

2018ko epemugako 2014ko zor jaulkipen baten edukitzaileei truke batera jotzeko aukera eskaintzen zaie, haren amortizazio aurreratuaren eta Euskadiko Zor Publikoko bonu berrien aldibereko harpidetzaren bidez, urteko % 0,60ko interes-tasako eta 2022ko epemugako 2017ko apirileko beste jaulkipen bat handituta.

Eragiketa horrek 2017ko apirileko jaulkipena handitzea errazten du, hura bolumen handiagoaz hornituta; horrela, haren likidezia eta inbertitzaileentzako erakargarritasuna hobetzen dira, amortizatutako balioen berrinbertsioa errazten da eta epemugei bolumena kentzen zaie hurrengo urtean, zor publikoaren saldoaren etorkizuneko amortizazio-egutegiaren bidea leunduz. Gainera, eragiketak zorpetzearen zenbateko bat epe ertain eta luzerako interes-tasa baxuen egoerara egokitzea ekarriko du eta, ondorioz, eragina izango du datozen ekitaldietako karga finantzarioan.

Trukearen prozedura eta haren ezaugarriak EHAAn argitaratuko dira datozen egunotan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko