Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Eu

Txomin Enean (Donostia-San Sebastián) alokatzeko ehun etxebizitza baino gehiago eraikitzeko lurzorua erostea eta Sestaon ordezko bizitokia emateko 10 etxebizitza eskuratzea (Gobernu Bilera 2017-11-21)

2017.eko azaroak 21

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailak Donostiako Txomin Enea auzoan 9.000 metro koadroko lur-zatia erosiko du; bertan, erabilera lagatzeko kooperatiben modalitatearen bidez alokatzeko ehun etxebizitza baino gehiago eraiki ahalko dira. Horrela aurreikusten da gaur Gobernu Kontseiluak onetsitako akordioan; bertan, erosteko eragiketa hori baimentzen da, 3.720.000 euroan.

Sailak alokatzeko etxebizitza publikoa izateko lurzorua hartzeko duen politikari dagokio erosketa. Kasu zehatz horretan, lur-zatia erabilera lagatzeko kooperatiben modalitatearen bidez 116 pisu arte sustatzeko baliatuko da, kontuan hartuta figura hori 2015eko Etxebizitza Legean aurreikusten dela. Formula horren ondorioz, kooperatiba sustatzaileek BOE etxebizitzaren jabetza dute horiek eraikitzen direnean; beraz, bazkideak erabiltzeko eskubidea baino ez du, eta hura erabiltzeko hileko errenta edo kanona ordaintzen du.

2018an, Etxebizitza Sailak proiektu berri hori garatzeko kooperatibak hautatzeko lehiaketa publikoa irekiko du.

10 etxebizitza erostea Sestaoko Arkuaren Etxean 

Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimena eman du Etxebizitza Sailak Sestaon, Txabarri kalean, Arkuaren Etxea izenez ezagutzen den ehun urteko higiezineko 47 pisutatik hamar erosteko; oraintsu amaitu dira osorik birgaitzeko lanak.  Sestao Berri sozietate publikoak –ehuneko berrogeita hamarrean eratzen dute Eusko Jaurlaritzak eta udalerriko udalak– diseinatu eta gauzatu ditu lanak, eta EBren finantzaketa ere izan du, EU-GUGLE proiektuaren bidez. Proiektu horren bidez, eraikin berrituak efizientzia energetiko handiz hornitu nahi dira.

Hamar etxebizitza horiek 1.164.805,13 euroan erosi dira, eta, horren bidez, helburu bikoitza bete nahi da: alde batetik, Etxebizitza Sailaren biziegirako parke publikoa areagotzea, epe ertainera; eta, bestetik, Txabarri-El Sol auzoan edo Sestaoko beste gune batzuetan egiten diren hiri-birgaitzeko eragiketei bide ematea eta horiek arintzea eta, horrela, horien eraginpean dauden familiei aldi baterako ordezko bizitokia eman ahal izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko