Berriak Osasuna
Eu

Sailburuak zuzenean erantzungo die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei #DarpónTopaketa-n

2017.eko abenduak 18

Asteazkenean, abenduaren 20an, 12:00etatik aurrera erantzungo die egunotan Twitter eta Facebook bidez herritarrek planteatu dizkioten galderei.

Jon Darpón sailburuak, asteazken honetan, abenduaren 20an, boto gehien jasotako 20 galderei erantzungo die, egunotan herritarrek sare sozialetatik planteatu izan dizkiotenak, #DarpónTopaketa ekimenaren esparruan, Gobernu Irekia taldeak sustatuta, euskaldunen kezkak ezagutzearren.

Elkarrizketa zuzenean emango da Youtube eta Facebook bidez. 

Hautaketa

Facebookeko “Gustuko dut” edo Twitterreko birtuit edo gogokoen kopuru handienaren arabera egin da hautaketa. 

Mekanismoa

Herritarren galderak abenduaren 4tik abenduaren 14ra izan ziren, 24:00etan, eta galderei botoa emateko epea ekainaren 15etik 18ra, 16:00etan. Abenduaren 20an sailburuak jendaurrean eta zuzenean erantzungo die galderei Youtube eta Facebook bidez. Ondoren, emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Youtuben Irekiak duen kanalean argitara aterako da.

Zuzeneko emanaldian erantzun gabe geratzen diren galderak Irekiaren web orrian argitaratuko dira, baldin eta gutxienez 2 boto jaso badituzte beste herritar batzuen aldetik, eta Irekiaren sare sozialetako kanaletatik hedaraziko dira.

Planteatutako galderen zerrenda osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak