Eu

Euskadin zibersegurtasuna indartu eta BCST-4P3 sortu eta aktibatzeko TECNALIA, VICOMTECH, IK4-IKERLAN eta BCAM egiten ari diren elkarlana babesten du Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2017-11-21)

2017.eko azaroak 21

BCS-4P3, Basque Cyber Security Testbed For Public Private Partnership, bere lehiakideetatik bereiziko da, teknologia eta soluzioetan prestakuntzako, ziurtapeneko eta/edo atzemateko proiektuak garatzeko aukera emango duelako 

Gobernu Kontseiluak TECNALIAk, VICOMTECHek, IK4-IKERLANek eta BCAMek aurkeztutako proiektua onartzea erabaki du. Haren helburua da Basque Cyber Security Testbed for Public Private Partnenrship, BCST-4P3, sortzea eta abian jartzea, Euskadin katalizatzaile izango den azpiegitura bat izateko Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko zein zibersegurtasunean espezializatutako euskal enpresen garapen-bideko sektoreko eragileak eta euskal industriako zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko. 

Azpiegitura hori, BCST-4P3, elementu fisiko, logiko eta datu-elementuen multzo bat izango da, zenbait jarduera mota egiteko aukera emango duena, barnean hartuta I+G+B, prestakuntza, ebaluazioa eta/edo produktuen ziurtapena. 

Proiektu horrek beren lehiakideetatik bereiziko du Fabrikazio Aurreratuko, Energiako eta Giza Osasuneko (RIS3 RIS3) esparruetako euskal enpresa-ehuna; izan ere, aurreko paragrafoan aipatu denez, prestakuntzako, ziurtapeneko eta/edo atzemateko proiektuak garatzeko aukera emango du zibersegurtasuneko teknologia eta soluzioetan, haien premia zehatzetara egokituta. 

Erakunde bultzada-emaileek zuzeneko diru-laguntza jasoko dute, 2017 ekitaldirako, 1.500.000,00 euroko zenbatekorainokoa, banakatze honen arabera: 

ZENTROA

DIRU LAGUNTZA

TECNALIA

989.000,00

VICOMTECH

185.000,00

IK4-IKERLAN

200.000,00

BCAM

126.000,00

GUZTIRA

1.500.000,00 €

 

BCS-4P3 proiektu berezia da, Euskadin baino ezin inplementatu dena, zibersegurtasunaren esparruko eragile ikertzaileen sare nabarmen bati esker. Ez dago erakunderik hori, modu indibidualean, bere kabuz egiteko gai denik; esparru horretan gaitasun nabarmenak dituzten euskal zentroen lankidetza estuak soilik sortu eta jar dezake abian azpiegitura hori. 

Funtsean, proposamena testbed (saiakuntza-banku) motako azpiegitura bat diseinatzea eta inplementatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan zibersegurtasunaren inguruan sektore bat, komunitate bat garatzeko palanka izango dena. 

Eragile ikertzaile bakoitzak testbedaren gaitasunaren zati bat erosteko eta jartzeko inbertituko du. Hala ere, ekimenaren benetako ahalmena hedatutako gaitasun guztien baturari esker ikusten da, eta horiek zibersegurtasunaren esparruko ekimen publiko, pribatu edo mistoen esku jartzean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko