
1
Huawei España enpresako arduradunekin bildu da Lehendakaria
Iñigo Urkullu Lehendakaria Huawei enpresako arduradunekin bildu da, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zituela.
Lehendakaritzan izan den bileran parte hartu dute, enpresaren aldetik, Huawei España-ko zuzendari nagusi Tony Jin Yongek, Huawei España-ko Enpresa Negozioen Unitateko Marketin zuzendari Felix de la Fuentek, eta Huawei España-ko Harreman Publikoetako eta Komunikazioko zuzendari María Luisa Melok.
Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan