Berriak Lehendakaritza

Joxe Mari Korta 2017 sariak banatu ditu Lehendakariak

2017-11-21

Saridunen "irmotasuna" nabarmendu du eta Euskadin enplegua mantentzeko eta merkatu berriak irekitzeko enpresek egiten duten ahalegina azpimarratu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen Joxe Mari Korta sariak banatu ditu gaur. “Jarduera eta enplegua mantentzeko, berritzeko, merkatu berriak irekitzeko eta merkatu aske eta global batean lehiatzeko” enpresek Euskadin egiten duten ahalegina nabarmendu du Urkulluk. 

Aurten, hainbat sektoretan, besteren artean kosmetika/oleokimikan, plastikoetan edo makina-erremintan, aitzindari izan diren pertsonen irmotasun enpresariala aitortu du epaimahaiak. Zehazki, ondokoak izan dira saridunak

  • Félix Lascaray, LEAkoa, SEAk proposatuta
  • Martín Ceballos, Marel tailerretakoa, CEBEKek proposatuta
  • Antxon Garmendia, Plastigaur-ekoa, ADEGIk proposatuta
  • Juan Félix Palacios, Loire Gestam-ekoa, BIDETIK Fundazioak proposatuta

Tapia sailburua buru zela, Eusko Jaurlaritzako, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresa-elkarteetako eta BIDETIK Fundazioko ordezkariek osatu dute epaimahaia. Sariak emateko ekitaldian, gaur Lehendakaritzan ospatutakoan, hauek ere izan dira: Ogasuneko eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Osasuneko sailburu Jon Darpón, eta Laneko eta Justiziako sailburu María Jesús San José. Galan zehar No hay empresa sin ti-Ez dago enpresarik zu gabe bideoa proiektatu da.

Epaimahaiak bezala, Lehendakariak ere nabarmendu ditu saridunek erakutsitako “ilusioa eta irmotasuna” , euren enpresa-proiektuak abian jarri eta garatzeko garaian. “Zuen adibideak konfiantza, egonkortasuna eta lan partekatua aditzera ematen dizkigu, eta animatu egiten gaitu euskal ekosistema ekonomikoa hobetzeko lanean jarraitzera ”, adierazi du. Printzipio horiek bere egiteko konpromisoa erakutsi du Lehendakariak, enpresetan inbertitzearen eta enplegua sortzearen aldeko testuinguru bat sortzen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzak partekatzen dituen “lehentasunak” direla kontuan hartuta, azaldu duenez. 

5 iruzkin
  • @larrageza
    2017-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🏆 #kortasariak2017 KORTA SARIAK 2017 ➡️ JUAN FELIX PALACIOS https://t.co/xvDY59tWXH https://t.co/iNE1gUToz8

  • @larrageza
    2017-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🏆 #kortasariak2017 KORTA SARIAK 2017 ➡️ MARTIN CEBALLOS https://t.co/xvDY59tWXH https://t.co/4wqkCJzkbf

  • @nmelg
    2017-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🏆 #kortasariak2017 KORTA SARIAK 2017 ➡️ MARTIN CEBALLOS https://t.co/xvDY59tWXH https://t.co/4wqkCJzkbf

  • @PNV_Indautxu
    2017-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🏆 #kortasariak2017 KORTA SARIAK 2017 ➡️ ANTXON GARMENDIA https://t.co/xvDY59tWXH https://t.co/PEYTlX2CZs

  • @PedroAzpiazu
    2017-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🏆 #kortasariak2017 KORTA SARIAK 2017 ➡️ ANTXON GARMENDIA https://t.co/xvDY59tWXH https://t.co/PEYTlX2CZs

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)