Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta adierazpen instituzionala onartu du

2017.eko azaroak 21

Jaurlaritzak 40 milioi euro bideratuko ditu garapenerako lankidetzako 105 proiektutara

Azaroaren 25a “Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” dela eta, Eusko Jaurlaritzak bere gaitzespen irmoa adierazten du indarkeria sexistaren adierazpide guztien aurrean, eta bere konpromisoa emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko. Horrela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren irakurri duen adierazpen instituzionalean.

Testuinguru horretan, aurten bereziki gogoratzen du biktimak erreparatzeko eskubidea emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean emandako erantzunean gehitzeko erronka. Beharrezkoa da ahotsa eta protagonismoa ematea indarkeriaren biktima diren emakumeei zein horiek biltzen dituzten elkarteei, eta haien legitimitatea aitortzea erreparaziorako bideak proposatzeko.  

Bestalde, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur euskal GGKEek aurkeztutako garapenerako lankidetzako 105 proiekturi laguntzak emateari. Guztira 40 milioi euro batzen dituzte, 10 milioi gehiago 2016ko deialdian baino. Proiektu kopuru handiena eskubide unibertsalen eta emakumeen ahalduntzearen sektoreetan dago.

Gaur egun, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 300 proiektu inguru finantzatzen ditu mundu osoan. Horietako gehienak, Euskadin ez ezik, Perun, Bolivian eta Ekuadorren kontzentratzen dira, Hego Amerikan; Guatemalan, El Salvadorren eta Kuban, Erdialdeko Amerikan; Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen eta Saharako  Errepublika Arabiar Demokratikoan, Afrikan; eta Palestinan, Asian. 

ZIBERSEGURTASUNA

Gainera, Gobernu Kontseiluak TECNALIAk, VICOMTECHek, IK4-IKERLANek eta BCAMek aurkeztutako proiektua onartzea erabaki du. Haren helburua da Basque Cyber Security Testbed for Public Private Partnenrship, BCST-4P3, sortzea eta abian jartzea, Euskadin katalizatzaile izango den azpiegitura bat izateko Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko zein zibersegurtasunean espezializatutako euskal enpresen garapen-bideko sektoreko eragileak eta euskal industriako zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko. 

2017-11-21 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)