Eu

Marcos Murok, “Bilbao Youth Employment Forum: enplegagarritasunari buruzko ezagutzak sortzeko sareak eta aliatuak” Jardunaldian parte hartuko du

2017.eko azaroak 20

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak eta Ander Añibarro Gazteriako zuzendariak, bihar, Bilbao Youth Employment Forum: ‘enplegagarritasunari buruzko ezagutzak sortzeko sareak eta aliatuak” Jardunaldian parte hartuko dute; Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoan izango da, Bilbon.

Bilbao Youth Employment Forum jardunaldiaren laugarren edizioaren lema honako hau izango da: “Enplegagarritasunari buruzko ezagutza partekatua sortzea: sareak eta aliatuak”. Ekitaldiaren helburua da, hainbat ikuspegitatik, gazte-enplegua aztertzea, besteak beste, Garapen Jasangarriaren Helburuak, hainbat herrialdetan garatzen ari diren esperientziak edo gazteekin konpromisoa hartzen duten enpresen zeregina.

Novia Salcedo Fundazioak antolatzen du Jardunaldia, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak