Eu

Artolazabal: “Gizarte Eskubideen Oinarriak Europar Batasunerako nahi dugun gizartearen oinarrizko definizioa ezartzen du”

2017.eko azaroak 17

VG 17 11 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du gaur, azaroaren 17an, Europako Gizarteko Goi Bileran, Gotemburgon (Suedia) onetsi den Gizarte Eskubideen Europako Oinarriak. “Gizarte Eskubideen Oinarriak Europar Batasunerako nahi dugun gizartearen oinarrizko definizioa ezartzen duela: nola biziko garen, nola zainduko ditugun gure nagusiak, zein izango diren kalitateko enpleguetara jotzeko urratsak, edo nolakoak izango diren gure elkartasun-oinarriak zailtasun gehien dutenekin”.

 

EBko Kontseiluak, Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak adierazpen hori aldarrikatu dute Suediak eta Bruselak gizarte-hazkuntza eta enplegua aztertzeko antolatutako Gizarte Goi Bileran. “Euskadin egin dugun ekarpena gure gizartean eguneroko egoeren inguruko kudeaketa hurbileko eta zuzeneko esperientzia izan da”, esan du Artolazabalek.

 

Gizarte Oinarria izenekoak konpromiso politikoa du eta Europar Batasuneko kide eta erakundeek jarduteko urratsak eskaintzen ditu; horrela, sendotu egiten da gizarte-ideia komunitarioa eta herritarrei presentzia handiagoa ematen zaie. Bertan jasotzen diren 20 printzipio eta eskubideek lan-merkaturako sarbidearen eta aukera-berdintasunaren ingurukoak dira, baldintza egokiak dituzten lan-egoera dinamiko berrien ingurukoak eta gizarte-babesaren eta gizarteratzearen ingurukoak.

 

“Jean-Claude Juncker presidenteak, iaz, ekimena proposatu zuenetik, Euskadik aktiboki parte hartu du ekimena bera garatzen. Pasa den otsailean, Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari azken hamarkadotan izan diren gizarte-aldaketa esanguratsuenei buruz egin genuen hausnarketa helarazi zion”, esan du Artolazabalek.

 

“Bruselari proposamenak bidali dizkiogu, Europar Batasuneko Gizarte Oinarri berriak kontuan har dezan familia eta haurren politiken egokitzapena gizarte-inbertsioaren paradigman txertatu dadin, eta, horretarako, pertsonek nahi beste seme-alaba izateko dauden oztopoekin amaitzeko eta haur-pobreziaren eta desberdintasunaren prebentzioari arreta gehiago jartzeko”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

“Halaber, berrikuntzaren eta ezagutza sortzearen aldeko apustu argia eta esperientziak partekatzen ditugu, besteak beste, zahartze aktiboaren, gizarte-babesaren, desgaitasun- eta mendekotasun-egoeren, gazte-bermearen eta dimentsio ugariko ikuspegia behar duten bestelako politiken gakoak identifikatzeko. Babes-politikak gizarte-sistema indartsuak sortzera bideratu behar dira. Giza kapitalean inbertitu behar da”, esan du sailburuak.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “Eusko Jaurlaritzak uste du Gizarte Eskubideen Europako Oinarriak administrazio guztiak jaso behar dituela, bereziki herritarrengandik hurbilen daudenak, prebentziorako, sustapenerako eta arretarako funtzioa bera eta, gerora, laster, Europar Batasun berriaren oinarria eratzen duten gizarte-arloak”.

 

“Gure erkidegoen eta Batasunaren gizarte-, ekonomia- eta jasangarritasun-aurrerapenerako lan gehien egiten dugun herrialde eta estatuok –besteak beste, Euskadi, Bavaria, Flandes, Lombardia, Katalunia, Gales, Eskozia edota gure presidentearen Luxenburgo txikia– asko dugu emateko pertsonetan oinarritzen den eta Gizarte Oinarriaren inguruan antolatzen den XXI. mendeko Europa eraikitzeko”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak