Eu

Artolazabal: “Gizarteak entzuteko desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko beharra azpimarratu behar du, kontuan hartuta mundu hau ahozko komunikazioan oinarritzen dela”

2017.eko azaroak 18
  • Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte Sarearen III. Foroa, Vitoria-Gasteizen

 

VG 18 11 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “gizarteak entzuteko desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko beharra azpimarratu behar du, kontuan hartuta mundu hau ahozko komunikazioan oinarritzen dela”. Artolazabalek, gaur goizean, Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte Sarearen III. Foroan parte hartu du, Vitoria-Gasteizko Canciller Ayala Hotelean, Euskal Gorrakelkarteko presidentearekin, Marian Olabarrieta Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatuarekin eta Peio López de Munain Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin batera.

 “Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen aldeko lan irmoa eta sakona gure betebeharretako bat da eta, eremu honetan, entzuteko desgaitasunen bat duten pertsonak edo pertsona gorrak gure helburuetako bat dira.

Aurrera egiten ari garela uste dut: gizarte-ekitaldietan, telebistan eta eguneroko bizitzako zenbait adibidetan ikusten dugu, baina, oraindik, lana dago egiteko”, esan du sailburuak, Foroan parte hartu duten pertsonen aurrean.

 

Artolazabalek esan du “gure gizarteak aurrera egin duela azken urteotan, eta gero eta handiagoa dela jendeak desgaitasunarekiko duen sentsibilitatea. Pertsona askorentzat, ia sumagaitzak diren baina beren egunerokotasuna milaka pertsonei errazten dieten elementuak sartu ditugu, baina, oraindik, oztopoak daude, eta zuon kolektiboak, oraindik, aurrera egiteko urrats asko behar ditu. Entzuteko desgaitasunarekiko eta gortasunarekiko kontzientziazio handiagoa behar da”.

 

“Gizarteak ahalik eta ondoen komunikatzeko estrategiak prestatu behar ditu, entzuteko desgaitasunen bat duten ume, gazte eta helduekin hobeto komunikatzeko. Helburua da entzuteko desgaitasunen bat duten pertsonak batik bat ahozko komunikazioa oinarri duten gizarte-harremanen munduan gizarteratzea posible izatea”, esan du sailburuak, jardunaldiaren irekiera-ekitaldian.

 

Artolazabalen iritziz, “ezin dugu utzi ahalegin guztia egin dezaten entzuteko zailtasunak dituzten pertsonek, ulertaraztea lortzen ez duten munduan parte hartzeko. Aurrea hartu behar diegu eta, horretarako, beren komunikazioa eta gizarte-bizitzan txertatzea ekar dezaketen baldintzak ezarri”.

 

“Eusko Jaurlaritzak Euskal Gorrakekin lankidetzan dihardu, eta lortu dugu hainbat gaitan aurrerapausoak ematea, besteak beste, hezkuntzan edo osasunean, esaterako. Halaber, zeinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzuarekin ere eman ditugu aurrerapausoak”, esan du Artolazabal sailburuak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BetionEJGV
    2017.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: III Foro Asociativo de Personas Sordas de Euskadi, en Vitoria-Gasteiz 🔗 https://t.co/9saflZCjJK 🔗

    🗣 Artolazabal: "La…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    III Foro Asociativo de Personas Sordas de Euskadi, en Vitoria-Gasteiz 🔗 https://t.co/9saflZCjJK 🔗

    🗣 Artolazabal: "… https://t.co/vnUOHeWlMs

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Álvaro Ortega, Marian Olabarrieta, Peio López de Munain