Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak Usurbilen gastroenteritis agerraldiaren etiologia birikoa baieztatu du; agerraldiak ez du kasu larririk edo ospitaleratzerik ekarri

2017.eko azaroak 17

Norobirus bat aurkitu da zenbait kalteturen lagin biologikoetan. Bilakaera onbera duen birus bat da, egun gutxi batzuk igarota desagertu eta oso azkar hedatzen dena

Osasun Sailak lasaitasuna eskatu nahi die herritarrei eta higiene neurriek, eskuak garbitzeak barne, kutsapena eta birusaren hedapena saihesteko duten garrantzia gogoratu du

 

Osasun Sailak Usurbilen eman den gastroenteritis agerraldiaren etiologia birikoa baieztatu du. Norobirus bat aurkitu du, Caliciviridae familiako ARN birus mota bat, zenbait kalteturen lagin biologikoetan. Norobirus edo Norwalkeko birusa bilakaera onbera duen eta egun gutxi batzuk igarota desagertzen den gaitz arin bat da.  Bere sintoma arruntenak dira goragaleak, goitikak, beherako likidoa eta tripako mina. Zenbait kasutan, giharretako mina, buruko mina eta sukar arina dakartza ere.

Osasun Sailak lasaitasuna eskatu nahi die 6.000 biztanle inguru dituen Usurbilgo herritarrei, gastroenteritis agerraldia gaitz arina baita eta ez baitu kasu larririk edo ospitaleratzerik ekarri.

Norobirus agerraldiak, sarritan, itxita edo erdi itxita dauden komunitatetan ematen dira. Birusa, aipatuetan, sartzen lortu eta gero oso azkar hedatzen da bai pertsonen arteko kutsapenaren zein kutsatutako elikagaien bitartez. ​Norobirusak adin guztietako pertsonetan eragin dezake; kutsatutako elikagaiak kontsumituz, ur beltzen bitartez edo pertsonen artean transmititzen da.​

Osasun Sailak ikertzen jarraitzen du Usurbilgo udal-teknikariekin eta Añarbeko teknikariekin batera, edateko uraren kutsaduraren eta Usurbil herri gipuzkoarreko biztanleak eraso dituen gastroenteritis agerraldiaren zioak aurkitzeko helburuarekin.         

Kutsapena eta gaitz honen hedatzea saihesteko xedearekin, hartu beharreko higiene-neurriak gogoratu ditu Osasun Sailak.Horien artean, eskuak garbitzea prebentzio-neurri garrantzitsuena da.  Etxean partekatzen diren guneak maizago garbitzea gomendatzen da ere, bainugela eta komuna gehienbat, bai eta ukitzen diren osagaiak ere (komunontzia, atetako eskulekuak, heldulekuak, txorrotak eta etengailuak). Halaber, arropa zikina maneiatzerakoan eskularruak erabiltzea komeni da, eta eskuak ur eta xaboiarekin garbitu eskularruak kendu bezain laster.

Era berean, botilako ura edatea gomendatzea da eta txorrotako urik ez edatea.

Azkenik, Osasun Publikoko epidemiologiako, DUO mikrobiologiako, Usurbilgo Osasun Zentroko lehen mailako arretako, Ingurumen Osasuneko eta Usurbilgo Udaleko Zerbitzu Soziosanitarioko langilez eta adituz osatutako lan-taldeak, udalerri horretako farmaziek eta inplikatu diren eragile eta erakunde guztiek egin duten esfortzu handia eta lan bikaina eskertu nahi du Osasun Sailak.

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 17a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau