Eu

Euskadik maila altua du Elikagai Segurtasunean, azken 20 urteotan gertatu den bilakaera bizira egokitzen asmatu duen sektoreari esker

2017.eko azaroak 17

Gaur, Elikagai Segurtasunaren eguna ospatzen delarik, Elikagai Segurtasunaren IV. Jardunaldia egin da, kalitatearen eta esparru higieniko-sanitarioaren aholkularitzan diharduen Adesak antolatuta.

Jardunaldia inauguratu dute Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak, Osasun Publiko eta Adikzioetako zuzendari Miren Dorronsorok, Adesako zuzendari Ivan Cortazar Muerzak eta Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteko idazkari Carmen de Vegak.

Topaketan zehar elikagaien segurtasunaren inguruko gaurkotasun handiko gaiak landu dira, esaterako, Klima Aldaketa, plaga eta gaixotasun berriak sortzen ari direlako, eta gure lehen sektorearentzat mehatxua delako, nekazaritzan eta abeltzaintzan zein arrantzan. Eta Campylobacter bakterioa kontrolatzeko tresnak ere aurkeztu dira, zeina gaur egun, Europan toxiinfekzio gehien eragiten ari den bakterioa den.

Gainera, mahai inguru bat egin da elikadura krisien inguruan, ELIKA-Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak moderatuta.

Euskal sektore produktiboak azken 20 urteetan Elikagaien Segurtasunaren arloan gertatu diren aldaketetara egokitzen jakin du. Prestakuntzaren bitartez, Higiene, Autokontrol, Trazabilitate Sistema, erregistroen kudeaketa eta abarretako Praktika Onak jarri dira martxan. Ekoizleen egindako ahalegin handi horren ondorioa da gaur egun Euskadin Elikagaien Segurtasunean dugun maila altua.

Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak nabarmendu duenez, administrazioetan ere egin behar izan da aldaketa, izan ere, “aldaketak sartu behar izan ditugu politika egiteko moduan, kontzeptu berriak sartuz, hala nola Elikagai Katearena, prozesua lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino hartzeko, transformazio, banaketa eta merkaturatzetik igarota, gastronomiara iristeraino. Eta prebentzio estrategiak eta ikerketa planak garatu behar izan ditugu, elikagaien arriskuen gaineko ezagutza zientifikoa handitzeko”.

Horrenbestez, Euskadik aurkeztu berri duen Euskadiko Elikadura eta Gastronomiaren Plan Estrategikoaren ardatz nagusia Elikadura Katea da. Elikaduraren eta gastronomiaren sektoreak dituen erronkak eta aukerak kontuan hartuta, Planaren helburua da sektoreak BPGan duen pisua %10,56tik %12ra igotzea.

Jardunaldia amaitzeko, Euskadiko Elikaduraren Klusterreko zuzendari Jon Ander Egañak hitzaldia eman du Euskadiko elikaduraren sektoreak dituen aukerei buruz, erronka eta aukeraz beteriko lurraldea den hienan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ACTAE_asoc
    2017.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta con un alto grado de Seguridad Alimentaria gracias a un sector que ha sabido adaptarse a la inten... https://t.co/wTAZzMnDzJ

Ekitaldiko kargudunak