Eu

Lide Amilibia: “Argi dugu populismoak berdintasun-politiken eta horien atzealdearen, Aniztasunaren kudeaketa-politiken etsai nagusiak direla”

2017.eko azaroak 16
  • “Mehatxu hori onartzen badugu, horien aurka borrokatu behar gara, agerian jarri eta horien ondorio bidegabeak desaktibatu”
  • Euskadiko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko VII. Jardunaldien inaugurazioa; gaur eta bihar, Bilbon

Bilbo, 2017/11/16

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean hauxe esan du: “argi dugu populismoak berdintasun-politiken eta horien atzealdearen, Aniztasunaren kudeaketa-politiken etsai nagusiak direla”. “Badakigu intolerantzia kutsakorra dela: pertsona batzuei berdintasuna eta eskubideak ukatzeko debekualdia irekitzen denean, bereizteko, baztertzeko, iraintzeko aukerari bide ematen ari zaio, eta hori beste kategoria batzuetara ere zabaltzen da: etnia, arraza, sexu-identitatea eta -orientazioa”, esan du.

Amilibia sailburuak, gaur goizean, Euskadiko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko VII. Jardunaldiak inauguratu ditu; “Populismoak eta immigrazioaren inguruko jarrerak” izenburua dute jardunaldiek, eta Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute; gaur eta bihar dira, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Jardunaldi horiek Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiren eta Biltzen - Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren zuzendaritza teknikoa dute.

Lide Amilibiak azaldu duenez, populismoek “zenbait eragin kaltegarri” izaten dituzte, besteak beste, “helmuga duten kolektiboak iraintzea eta berengan izan dezakeen erreakzioaren efektua”, integrazioaren ikuspegitik; “gizarte-kapitalaren ahultzea, gizarte batek bere aniztasuna kudeatzeko duen gaitasunari dagokionez”; edo "zalantzan jartzea” politika berezien, kasu honetan immigrazio-politiken, legitimitate soziala, “berdintasunak balio sozial gisa indarra galtzen duen inguruetan ahultzen dena”. Azken batean, populismoek ekar dezakete “politika orokorrak eta gero eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko baliatu ditugun estrategiak zalantzan jartzea”.

“Mehatxu hori berez onartzen badugu, onartu behar dugu, halaber, herrialde eta gobernu gisa horien aurka borrokatzeko erronka, populismoak agerian jartzeko eta horiek kudeaketa publikoari legezkotasuna kentzeko eta gizarte-bizikidetza ahultzeko dakartzaten ondorioak desaktibatzeko erronkak”, esan du sailburuak.

Jardunaldia

Lide Amilibiaz gainera, gaur, jardunaldian, honako hauek ere parte hartuko dute: Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendaria, Miguel Ángel Muñoz  Biltzeneko zuzendaria, Patxi Juaristi UPV/EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea, Santiago Alba idazlea eta saio-idazlea, Xavier Casals Universitat Ramon Llull-eko irakaslea, María José Magaldi Bartzelonako Probintzia Auzitegiko magistratua, Ricardo Gutiérrez Kazetarien Europako Federazioko kidea eta Josep Casadevall abokatua eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile ohia.

Bihar, jardunaldia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Mª Ángeles Cea D’Anconarekin eta UPV/EHUko José Antonio Oleagarekin hasiko da. Gero, honako hauek parte hartuko dute: Ane Lezama, Amekadikoa; Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeria Gipuzkoakoa; eta Aitor Larrea, Ertzaintzako Herritarren Eskubideen eta Segurtasun Publikoaren ataleko burua. Azkenik, Ernesto Sainz Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak itxiko ditu jardunaldiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak