Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Arabako Errioxaren magia Enoturismoaren VII. Foroan

2017.eko azaroak 16

 

Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak, gaur, VII. Enoturismo Foroaren irekiera-ekitaldian parte hartu du. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du foroa; edizio honek “Arabako Errioxaren magia” izenburua du.

 

Maider Etxebarriak nabarmendu du jardunaldi horiek garrantzi handia izango dutela: “nire zuzendaritzaren eta gobernuaren apustuetako baten ingurukoak izango dira: enogastronomia, egunero gure lanaren helburu den turismoaren elementu eragile gisa. Turismoak Euskadi helmuga berezien artean kokatzen du, gero eta lehiakorragoa den merkatu globalaren erdian”. 

 

Era berean, Turismoko zuzendariak azaldu du enogastronomiaren aldeko apustu hori besteak beste honako ekintza hauei ematen zaien laguntzaren bidez zehazten dela: Añada Conocimiento edo Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoa.

 

“Foro hau enoturismoaren joera berriekin konektatzeko jardunaldia da. Arabako Errioxako Enoturismoaren Foroa berezko merituengatik bilakatu da erreferentziazko hitzordu turismo enogastronomikoaren munduan”, esan du Etxebarriak, amaitzeko.

 

Foroa aukera bat da beste esperientzia eta enpresa-ibilbide batzuetatik ikasteko, enoturismoaren egungo errealitatearen eta kontsumitzaile berrien jakitun egoteko eta Arabako Errioxa enoturismoaren barruan helmuga garrantzitsuenetakoa bezala eraikitzen jarraitzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak