Berriak Hezkuntza
Eu

4Gune Klusterraren bilera, Unibertsitatea-Enpresa Estrategia bultzatzeko

2017.eko azaroak 15
  • Unibertsitatea-Enpresa Estrategiaren baitan sortua, 4Gune Klusterrak Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Fakultateetako arduradunez gain, enpresa, industria eta berrikuntzako erakundeak ere biltzen ditu

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan 4Gune Klusterraren beste bilera bat burutu da gaur goizez, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Heziketarako Klusterraren bilera, alegia. Lantalde hau joan zen uztailaren 20an eratu zen, Fakultateen eta enpresen arteko loturak koordinatu eta bultzatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatea-Enpresa Estrategiaren baitan.

Hezkuntza Sailaren presidentziapean, Klusterreko kide dira, Euskadin finkatuta dauden Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Eskola eta Fakultateekin batera, CONFEBASK Euskadiko enpresarien konfederazioa, Euskampus, IMH Makina Erremintaren Institutua, Innobasque, eta baita Basque Industry 4.0 Gidaritza Taldea ere, azken hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean integratua.

Gaur goizez burutu den bileran, Klusterraren lehen hilabeteotan egiten ari diren zenbait lan aurkeztu ditu Euskampusek. Honako hauek, besteak beste:

  • Kluster eredua definitu eta identifikatzea: arlo honi dagokionez, honako gai hauek jorratu dira: egitura mota, bazkide klaseak, estatutuen erredakzioa, kide nahiz kide ez direnei eskainiko zaizkien zerbitzuak edo Learning and Innovation Hubs, besteak beste.
  • Basque Industry 4.0 Gidaritza Taldearekin elkarrekintza, bai Zuzendaritza Eragilearekin eta Idazkaritza Teknikoarekin, bai lan ildo estrategikoekin (Basque Digital Innovation Hub, Enplegurako eta negozio eredu berrietarako Prestakuntza), eta baita lan ildo operatiboekin ere (sektorekako behar teknologikoak lehenestea, materialak eta prozesu aurreratuak, komunikazioa eta nazioarteko networkinga)
  • Unibertsitate ikastegien gaitasunak mapatzea. Informazioa lau talde handitan sailkatzeko lehen urratsak: prestakuntza, ikerketa, instalazioak eta ekipoak eta transferentziak.

Era berean, beste zenbait gairekin batera gaurko bileran aztertu dira  2018-2019 aldirako Klusterraren bide-orria, edo AIC enpresa-unibertsitaea ikasgelaren prestakuntza plana.    

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak