Eu

Basquetourrek eta EVEk turismo sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berritzaileak suspertzeko konpromisua berritu dute

2017.eko azaroak 15

Laugarren urtea beteko duen akordioa gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Turismoak IHOBE eta EVEren laguntzarekin antolatutako jasangarritasunari buruzko jardunaldian gauzatu da. 

“Turismo sektorea: Ingurumenarekiko jasangarritasuna nola lortu?” da Bilbon egiten ari den jardunaldiaren leloa, Euskadiko turismo enpresei zuzendua eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, eta IHOBE eta EVEren laguntzarekin antolatua.

Jardunaldian, gainera, turismo sektorean energiaren eraginkortasuna eta energia berritzaileak suspertzeko Basquetour eta EVEren arteko konpromisua berrituko da. Konpromisu hau hasieran gauzatu da laugarren urtea betetzen duen hitzarmen-sinatzearekin Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán eta EVEko zuzendari Iñigo Ansolaren eskutik.

Sinatutako akordioak 2018ko Jarduketa Plana eta jarduketa hiru egitasmo biltzen ditu:

  1. Turismo-establezimendutan energia diagnostikoak egitea Basquetourrek euskal turismo sektorean ezartzeko asmoa duen “2018an Euskadin 6 turismo-ostatutan Europako Etiketa Ekologikoaren Egiaztagiria” proiektuaren osagarri gisa, eta baita, eraikinen energia egiaztagiria eta 2016a aurretik Europako Etiketa Ekologikoan egiaztagiria lortu duten 13 enpresen erregistroa ere.
  2.  Energia diagnostikoak egitea eraikinen energia egiaztagiria lortzeko eta ondorengo erregistroa 10 euskal jatetxetan eta baita, energia diagnostikoak egitea eraikinen energia egiaztagiria lortzeko eta ondorengo erregistroa 2016 eta 2017an egitasmoan parte hartu zuten 22 jatetxeetan.
  3. Turismo sektoreari zuzendutako komunikazio eta sensibilizazio ekimenak egitea, akordioa sinatu duten bi erakunde publikoen arteko koordinazioarekin.

 

Gaurko jardunaldiaren helburua turismo sektoreak ingurumenaren kudeaketa hobetzeko egindako eskaerari erantzutea eta hori lortzeko administrazioak dituen erramintak eta merkatuaren praktika egokiak aurkeztea da. Hain zuzen ere, honako gaiak jorratuko dira: Euskadiko Garapen Jasangarrirako 2030eko nazioarteko Agenda, ECOLABEL eta EMAS erramintak, erosketa berderako pausuak, energia-eraginkortasuna eta mugikortasun jasangarrirako programak, uraren inguruko araudia, ontzi-hondakinen prebentzioa, eta jasangarriak diren garbiketa- eta higiene-produktuak, besteak beste.

 

Basquetour, EVE eta IHOBEz gain, jardunaldian Lehendakaritza, Donostiako Udala, URA agentzia, eta Bilper Profesional, Imaz eta Arbe hotelak, Aralar Papergintza eta Kutxa Ekogunea Fundazioa erakunde pribatuetako ordezkariek parte hartzen dihardute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak