Eu

Gaztela-Mantxa, Vitoria-Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek garatutako diru-sarrerak bermatzeko sistemaren barruko gizarte- eta enplegu-politiken kudeaketa-eredua aztertzen ari da

2017.eko azaroak 15
  • Inmaculada Herránz kontseilariak eta Beatriz Artolazabal sailburuak enpleguaren eta gizarte-politiken sustapenarekin lotutako zenbait gai azaldu dituzte
  • Gaztela-Mantxak interesa du diru-sarrerak bermatzeko Lanbideren bidezko kudeaketa-ereduaren gainean

 

Vitoria Gasteiz,  2017-11-15

Inmaculada Herránz Gaztela-Mantxako Juntako Herritarren Berme Planaren Koordinaziorako kontseilariak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, bilera izan dute Vitoria-Gasteizen. Bertan, enpleguaren eta gizarte-politiken sustapenarekin lotutako zenbait gai aztertu dituzte, eta interes berezia erakutsi dute Euskal Enplegu Zerbitzuaren kudeaketan, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistemaren inguruan.

 

Inmaculada Herránzekin batera etorri den taldean honako hauek daude: Alejandro Alonso, Roberto Moreno, Beatriz Esteban, Aránzazu Vidales eta Rafael Almoguera. Beatriz Artolazabalekin batera, topaketan, Marcos Murok, Borja Belandiak eta Juan Ibarretxek parte hartu dute. Bilera Lanbidek Vitoria-Gasteizen duen egoitza nagusian izan da.

 

Bi ordezkaritzen artean lan-jardunaldian aztertutako gai batzuk honako hauek dira: enpleguaren sustapena, bizikidetza-unitateen mugaketa; oinarrizko errenta eta osagarriekin lotutako gaia; Lanbideren Gizarteratze Aktiboaren hitzarmena; gizarteratzeko oinarrizko errentaren inbertsioak eta diru-sarreren errenta osagarria legea aplikatzen denetik, gizarteratzeko oinarrizko errenta eta enplegu-planen bilakaera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Inmaculada Herránz, Alejandro Alonso, Roberto Moreno,  Beatriz Esteban, Aránzazu Vidales y Rafael Almoguera