Berriak Osasuna
Eu

Darpón sailburuak bere konpromisoa adierazi du iraunkortasuna, eraginkortasuna eta berrikuntza xede dituen erreferentziazko osasun-sistema mantentzearen eta eguneratzearen alde

2017.eko azaroak 15

Eusko Jaurlaritzako Osasun arloko arduradunak hitzaldi bat eman du gaur Forum Europa: Tribuna Euskadi ekitaldiaren esparruan, eta sistemaren alderdi sendoei eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa bat egin du

Osasun sailburu Jon Darpónek hitzaldi bat eman du gaur Forum Europa Tribuna Euskadiren esparruan, non Eusko Jaurlaritzak arlo horretan burutzen dituen jarduera nagusiak zehaztu dituen, baita etorkizuneko erronkak ere, batik bat osasun-sistema mantentzera eta eguneratzera zuzenduak, “eredu eta erreferentzia" baita beste autonomia erkidego eta Europako beste eskualde batzuentzat, gogora ekarri duenez. Bere Sailak lanean jarraitzeko hartua duen konpromisoa erakutsi du sailburuak, hain zuzen ere Euskadin osasun-sistema iraunkor, eraginkor eta berritzaile bat eratzeko neurriak hartzeko.

Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko jarduera-lerroen artean ondokoak nabarmentzen dira: asistentzia-mailen artean integratzea eta koordinazioa hobetzea gizarte-zerbitzuekin; teknologiak eta medikamentu berriak sistematikoki ebaluatzea sisteman gehitu aurretik; medikuntza ez presentziala bultzatzea teknologia berrien erabilera asistentzia-ereduan barneratuz: konplexutasun handiko prestazio jakin batzuk zentralizatzea; pazientearen segurtasuna areagotzeko eta estandarizatzeko estrategiak; instalazioak eta teknologia etengabe berritzea; eta neurriak hartzea profesionalak eta pazienteak osasun-sistemaren kudeaketan eta erabileran arduraz inplikatu daitezen.

Datozen urteei begira planteatzen diren erronka nagusietako batzuei ere heltzea ahalbidetuko duten neurriak dira, populazioaren zahartze progresiboaren eta horrek ondorioz dakartzan gaixotasun kronikoen gehikuntzaren aurrean. Hala, Osasun Sailak ahaleginak egingo ditu lehen mailako arreta sendotzen, pertsonengandik gertuen dagoen maila baita, era horretan arreta-eredu integratuan sakontzeko, lehen mailako arretaren eta ospitaleen artean dagoen banaketari azkena ematearren. Horretarako, lehen mailako arreta-zerbitzuari baliabide gehiago ematea eta aldi berean beste ekintza batzuk burutzea, horien artean erizaintzaren zeregina indartzea, planteatu du sailburuak.

Osasun Sailaren beste konpromisoetako bat, Darpón sailburuak jakinarazi duenez, Euskadiko Plan Onkologiko Integrala da. Hiru oinarri izango ditu: eredu asistentzial bat, batetik osasunaren sustapenean eta minbiziaren prebentzioan jardungo duena, eta bestetik, prozesu onkologikoaren arreta sanitarioa hobetzean; informazio-sistema bat, tratamenduaren emaitzak eta dagokion kostua neurtzea ahalbidetuko duena; eta medikuntza pertsonalizatuaren abordajea, eremu honetan arian-arian funtsezko bilakatuko dena.

LANGILEEN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEA

Era berean, beste erronka nagusietako bat da euskal osasun-sisteman belaunaldien arteko erreleboa bermatzea eta behin-behinekotasuna murriztea, eta helburu horrekin hainbat neurri hartu dira, besteren artean, Osakidetzako plantilla estrukturala handitzea 700 lanpostu berrirekin, lan-eskaintza publikoak bi urtero egiteko konpromisoa, deialdi horiei bizkortasun handiagoa emateko konpromisoa, lan-kontratazioaren irizpideak aldatzea, eta duela gutxi lekualdatze-lehiaketa bat onetsi izana 3.004 plazarekin, SATSE, SME eta UGTrekin itundua.

Gaur eman duen hitzaldian Osasun sailburuak adierazi duenez, kezka eragiten diote Osasun Ministerioaren kudeaketak eta berau berriro zentralizatzeko nahi biziak, eta Lurralde arteko Kontseiluaren buru izateko gai ez dela kritikatu du gainera. “Ez ditugu Gernikako Estatutua bezalako lege organiko batek aintzatesten dizkigun eskumenak lagako, are gehiago Osasun Ministerioaren kudeaketak, urteetan zehar, ilun-argiak gehiago izan dituenean argialdiak baino”, adierazi du.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PagineGreen_es
    2017.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @NewEconomyForum
    2017.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @ibetolaza
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @luor33
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @jdarpon
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @jeslarra
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @OSIArabaESI
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmv

    👉🏻…

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    🔵 @jdarpon ha impartido hoy una conferencia en el marco del Fórum Europa Tribuna Euskadi ➕ https://t.co/YkoUDm1rmvhttps://t.co/z1EpFOn3qP

Ekitaldiko kargudunak