Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza Donostia 2016 Hautagaitzaren Ordezkaritza gisa ere jardungo da aurrerantzean

2010.eko abenduak 10

Donostia 2016 Hautagaitzak eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Akordioaren helburua Hautagaitza Europan sostengatzea eta sustatzea, bere egitasmo eta proiektuak bultzatzea, kultur proiektuaren europar dimentsioaren gainean aholkatzea eta Hautagaitza europar kontaktuez hornitzea da.

Donostia 2016 Hautagaitzaren Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza Saileko Idazkaritza Nagusiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzari babesa emate aldera. Odon Elorza Donostiako Alkateak eta Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza Saileko Idazkari Nagusiak izenpetutako akordio honek bi erakundeen artean lehenagotik zetorren lankidetzan sakontzea ahalbidetuko du.

Bi alderdiek hitzarmena hezurmamitzea erabaki badute elkarlan esparrua garatzean eta indartzean interesa dutelako eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitza garatzeko eraginkor izango diren ekintzak bete nahi dituztelako izan da. Hau guztia instituzioen arteko lankidetza Hautagaitzaren eta honek ordezkatzen duen lurraldearen kanpo proiekziorako eragile positiboa dela sinesten dutelako izan da.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza Saileko Idazkaritza Nagusiaren eta Donostiako Udalaren artean lehenagotik datorren elkarlana zehaztera dator akordioa eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitza sustatzeko baliagarri izango den neurri programa baten baitan elkarlana gauzatzea du xede.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza Saileko Idazkaritza Nagusiak, akordioaren arabera, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitza bere erakunde programan lehenesteko konpromisoa hartu du. Honen adierazgarri, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza Donostia 2016 Hautagaitzaren Ordezkaritza gisa ere jardungo da aurrerantzean.

Hitzarmena honako elkarlan ekintzen bitartez gauzatuko da: Hautagaitza Europan sostengatzea eta sustatzea, bere egitasmo eta proiektuak bultzatzea, kultur proiektuaren europar dimentsioaren gainean aholkatzea eta Hautagaitza europar kontaktuez hornitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique