Eu

Genero ikuspegia lan arriskuen prebentzioan

2017.eko azaroak 14

GENERO IKUSPEGIA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAN

Bilbo, 2017ko azaroaren 14a.- Gaur goizean, Bilbon, lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko jardunaldia izan da; jardunaldia Osalanek antolatu du. Bertan, emakume eta gizonen egoera aztertu da istripu-tasen eta lanbide-gaixotasunen inguruan, bai eta eremu horretako ikuskaritza-lana eta Osalanek enpresen eta erakundeen prebentzioaren kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeko urratsak ezartzeko eginiko lana ere.

Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak itxiera-ekitaldian hauxe esan du: “gizon eta emakumeok gizarte- eta ekonomia-posizio desberdinak ditugu lanari dagokionez, eta, ondorioz, laneko osasunaren arloan ere arrisku eta arazo desberdinei egin behar diegu aurre; horiek kontuan hartu behar dira, prebentzio-neurriak hartzeko orduan”.

Sailburuak ere nabarmendu du ezin dela lan-osasuna genero-ikuspegi batetik egin, sexu-erasoa eta morala aintzat hartu gabe; izan ere, alde batetik, emakumeen kontrako indarkeriaren gaitzaren adierazle da, eta, bestetik, errealitate hori ez da ikusgai jartzen, estatistiketan baino ez eta, horrela, zailagoa da hari aurre egitea.

“Genero-ikuspegia lan-arriskuen prebentzioan txertatzeko, emakume langileentzako arlo esanguratsuak ikertu behar dira; orain arte ez dira nahikoa aztertu eta. Ez dira gutxietsi behar aurrez aurre dituzten lan-arriskuak, lan-osasunari buruzko erabakietan parte-hartze gehiago izan behar dute eta bermatu egin behar da hartutako prebentzio-neurriak egokiak direla”, esan du Mª Jesús San Josék, amaitzeko.

Bestalde, Albero Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko Zifrak txostena eta Jardueraren araberako Biztanleriaren Inkesta aipatu ditu; horiek egiaztatzen dute etxeko lanak egin ohi dituen biztanleria aktibo guztiaren % 55,2 emakumea dela. Ehuneko hori askoz ere gehiago handitzen da, aktibo ez dauden biztanleen artean (% 70,2). Gainera, EUSTATen denboraren aurrekontuen Inkestaren arabera, emakumeek gizonek baino ia bi ordu gehiago ematen dituzte etxeko lanetan eta pertsonen zaintza-lanetan.

Alonsok egiaztatu du, halaber, enpresa eta erakundeetako prebentzio-jarduera ez zaiela iristen berdin gizonei eta emakumeei. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Lan Baldintzen Inkestan eskuratutako datuen arabera, emakumezko langileen parte-hartzea enpresako segurtasuneko eta lan-osasuneko jardueretan askoz txikiagoa da gizonezkoena baino.

Hori dela eta, zuzendariak iragarri du OSALANen Genero Taldeak gida bat prestatu duela; gidak Genero-ikuspegia enpresa eta erakundeetako prebentzioaren kudeaketan txertatzeko urratsak ematen ditu. Gida jardunaldi honetan aurkeztu da.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko azaroak 16

    Se puede descargar esta Guía en alguna web?

    Gracias,

  • @GabrielCsrJmnz
    2017.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @mutualiamutua: 🆕Presentación de la guía de @osalanEJGV para integrar la perspectiva de género en la #PRL
    https://t.co/ypVwlCXjR5
    vía @I…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak