Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren inaugurazioan izan da

2017.eko azaroak 15

Gaur, Bizkaiko Teknologia Parkeko 202. eraikinean egin da Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa inauguratzeko ekitaldi ofiziala, sektore industrial horretan jardunen den I+G+B gune mistoa. Ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu gobernuko lehendakaria, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Ignacio Mataix ITPko zuzendaria izan dira. Hauekin batera, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua eta Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua, Itziar Epalza Bizkaiko Parke Zientifiko Teknologikoko zuzendari nagusia eta Antxon López Usoz jauna Danobat enpresaren eta makina erremintaren sektorearen ordezkari gisa. Inaugurazioari ekin aurretik, instalazioak bisitatu dira, Norberto López de Lacalle guneko zuzendaria lagun zutela.

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa ekimen publiko eta pribatua da fabrikazio proiektuak garatu ahal izateko, euskal enpresetan epe laburrean eta zuzenean aplikatuz. Sortu, Eusko Jaurlaritzaren, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko saila bitarte, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren asmo eta laguntzarengatik sortu da, ITP eta Danobat buru izan dituen sektoreko enpresa talde batek eskatuta. Proiektu honekin bat egin zuten gerora Euskal Herriko Unibertsitateak, zentroko gestore moduan, eta Bizkaiko Teknologia Parkeak, proiektua bultzatzeko fasean.

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu zuen aeronautika oinarrizko arloa dela Euskadiren lehiakortasun ekonomikoa sustatzeko: “Horrezaz gain, fabrikazio aurreratuak laugarren industria-iraultzarako eraldaketa bultzatzen du. Gaur berresten dugu berrikuntzarekiko konpromisoa, hazkunde ekonomiko eta enplegurako giltza bezala”.   

(*) Hemen irakurri dezakezu prentsa oharra.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak